Dagoeneko erabaki hartu duzu: blog bat idazten animatuko zara eta hasiko duzu! Hasteko, Zorionak!
Eta gai nagusia edo blogaren arlo nabarmenena zein izango den erabakita badaukazu, animo! lanaren zati handi bat eginda daukazu. Askotan horrelako erronka bati heltzerakoan zaila gertatzen da gaia asmatzea.
Honetarako ondo dago gure irudia kanpotik ikusteko abstrakzio antzeko bat egitea eta hausnarketa egitea: Zer dakit egiten? Badago ona edo aditua naizen arloren bat? Zeintzuk dira nire zaletasunak, ona naiz horietan? Zertan ematen dut denbora? Agian hemendik atera zenezake gai nagusi hori…
Eta, lanean hasteko ordua heldu da! idazteari ekin behar diozu orain.
Baina, zer izan behar da kontutan bloga atsegina egiteko eta ezagutzera emateko?
Batez ere hauek dira kontutan izan beharko dituzun arloak:
- Idatziko duzun artikulu bakoitzaren gaia.
- Estiloa eta idazkera. Tituluak eta bestelakoak: akatsak, ortografia, idazteko estiloa, luzeera…
- Edukia osatuko duten irudiak, bideoak eta abar. Edukia atsegina bihurtzea da helburua.
- Itxura eta estetika zaindu, irakurtzeko atsegina izateko.
- Edukiak partekatu eta zure bloga ezagutzera eman.
Eta beste hamaika gauza! Baina, banan-banan azaldu baino, hemen duzu Argiako lagunek lan sakon honetan laguntzeko eta ideiak emateko osatu duten bideo atsegin eta didaktikoa:
Ondo dago, ezta? Has zaitez idazten eta zure blogaren izena eman Blogetan lehiaketan! Urtarrilaren 26an bukatzen da epea!!