Blogintza

Blog bat muxu-truk sortzeko plataformak

blog-17

Eduki sortzaile gisa jarduteko hamaika aukera ematen dizkigu sareak. Blogari bihurtzeko beste hainbeste. Azken honekin mundu digitalean posizionamendua hobetzeko bideak aniztu egin zaizkigu. Beraz, egun blog bat sortzeko aitzakiarik ez dago!

worpress-kudeaketa

WordPress

Blogak sortzeko plataformetan WordPress da nagusi. Aukera franko eskaintzen ditu ahalik eta blog txukunena sortzeko. Gainera biltegiratze espazio zabala dauka. Interfaze samur bati esker, diseinua modu errazean konfiguratu dezakegu. Hori gutxi balitz, Premium egiteko aukera ematen du, baita domeinu propioa lortzekoa ere.

Mugikorrean aplikazioa izateko aukera dago. Horretaz gainera, bezeroentzako arreta zerbitzuaren foro bat ere existitzen da.

Blogger

WordPressekin batera blogintzan aritzeko plataforma nagusietakoa bihurtu da. Hala ere, arestian aipaturikoa baino erabiltzen errazagoa da. Hori da Blogger erakargarri egiten duen ezaugarri nagusietako bat: soiltasuna eta erabil-erraztasunak. Ez du kodigo jakintzarik eskatzen eta funtzionamendu intuitiboz erabili daiteke.

2003an Google enpresak erosi zuen. Egun, Gmail kontuarekin konektatuta dago eta hiru minututan blog bat sortzeko aukera ematen du (eta nahi adina blog ireki daitezke).

Wix

Milaka diseinu-plantila eskuragarri dituen plataforma bati buruz ari gara. Debaldekoa bada ere, Premium izateko aukera ere ematen du.

Ez du ezagutza teknikorik eskatzen eta mugikorren pantailetara moldatzea oso erraza da. Gainera, dohako argazki aunitz eskaintzen ditu.

Google Analytics-ekin integratzea posible da.

Tumblr

Alderdi bisualak indarra hartzen du plataforma honekin. Aukera gomendagarriena da irudiak, bideoak edo GIFak elkarbanatu nahi dituztenentzat. Microblogging gisa ezagutzen den hau aukera paregabea izan daiteke sormena dantzan jartzeko.

Weebly

Ekintzaileentzako aukera ezinhobea. Doako aukera eskaintzeaz gainera, neurrira sortutako aukerak eskaintzen ditu hilean gutxienez 4 euro ordainduta.

Erreminta malguek diseinu profesional bat eratzeko aukera eskaintzen diote erabiltzaileari.

Gainera, Google Analytics-en jarraipena egiteko kodigoa sartzerik ere badago.

Blogak dohainik eratzeko bestelako web-orriak ere existitzen dira, hala nola: webs.com, Webnode, Jimdo, IMcreador edo SITE123. Zein da zure gustukoena?

 

Argazkia: http://tvorbaweb-stranok.sk – Foter.com-en bidez / CC BY

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu