Euskararen Etxea

Bizkaiko 38 museok hainbat jarduera antolatu dituzte Museoen Nazioarteko Egunean

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Bizkaiko 38 museok hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Museoak ardatz kultural bezala: Tradizioaren etorkizuna lelopean. Egun berezi horretan, museoen sarrera doakoa izango da, eta 65 jarduera burutuko dira Bizkaiko 24 udalerritan.

Museoen Nazioarteko Egunaren harira ondutako egitaraua gaur goizean aurkeztu dute Bilbon kokatutako Arkeologi Museoan. Bertan, Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatuak eta aipatutako 38 museoetako hogei bat ordezkarik parte hartu dute.

Partaideen artean Azkue Fundazioko zuzendari Iurdana Acasuso ere izan da, Azkuek Bilbon kokatutako Euskararen Etxea kudeatzen baitu. Euskararen Etxean euskarari bururzko zentroa bisita daiteke. Euskararen Etxea, halaber, BizkaiKOA Bizkaiko museon sarearen baitan dago.

Bizkaiko museoek ondu dituzten jarduerak maiatzaren 18an abiatuko dira, alegia, Museoen Nazioarteko Egunean, baina jarduera asko asteburuan garatuko dira, besteak beste, hitzaldiak, bisita gidatuak, familientzako tailerrak eta ardo dastaketak.

Jarduera horiek guztiak BizkaiKOA sarearen webgunean biltzen dira: http://www.bizkaikoa.bizkaia.eus/.

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu