Euskal egitasmoak

‘Bizkaie’ webgunea berriztuta!

logo_bertik_content

‘Bizkaie’ kultur agerkariak bere webgunea berriztu du. Erraztasun eta hobekuntza handiak dakartza formatu berriak, ikusi duzu dagoeneko?

 

Helburua webgune dinamikoagoa sortzea izan da, argia eta zehatza. Irakurleentzako erakargarriagoa, errazagoa eta eskuragarriagoa izango da oraingoa. Parte-hartzea sustatuko du, komunidadeari garrantzi handia emanaz. Diseinuari dagokionez, gailu mugikorretarako egokituta egongo da. Bizkorra izango da, azkar kargatuko dena nabigatzailean, eta “Responsive Design” teknika erabiliko duena.

Hala ere, aldaketarik handienak barrualdean daude. Izan ere, azpiegitura teknikoa berriztatu dute. Horretarako, zerbitzaria aldatu eta “Django” plataformaren gainean egin dute garapen teknikoa. Maila praktikoan ere aldaketa nabarmenak ikusi ahal izango ditugu, martxan jarriko duten editore berria dela eta.

Beraz, berrikuntzaz kargatuta dator www.bizkaie.biz webgunea. Sartu eta ikusi! 

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu