Astea bukatu eta makina bat bisita jaso ditugu berriro ere. Honetan; Deustuko Salesianosak, Julio Caro Baroja (Getxo), Angela Figueroa (Sestao) eta Cruces BHI (Barakaldo) bisitatu gaituzte.
Talde hauekin EIZ-a bisitatu zein bestelako tailerrak egin ditugu: Komiki digitalaren lehiaketa eta EuskalPlay. Badakizue lehenengoan hainbat sari daudela jokoan! Gainera, EuskalPlay plataformak eduki ugari hartzen ditu bere baitan Euskararen ingurukoetan ibiltzeko sarearen bidez.
Bestalde, ez gaituzte Eskola edo Ikastolek soilik bisitatzen. Aste honetan, adibidez, SBS-eko (Sarriko Business School) talde bat azaldu zaigu haien Turismo ikastaroa osatzeko hemen lantzen ditugun eduki zein informazioarekin.
Bukatzeko, ezin ahaz ditzakegu hurbiltzen diren bestelako bisitariak! Zuei eta guztioi, mila esker etortzeagatik. Hemen gaude gehiagoren zain!

Salesianos Deusto – LH 5 (1)

Salesianos Deusto – LH 5 (2)

Julio Caro Baroja – DBH 1

Sarriko Business School – Turismo Ikastaroa

Angela Figueroa – DBH 1

Cruces BHI – DBH 3-4