Euskal egitasmoak

Bilbo youtuberren eta gazteen arteko topagune, apirilaren 6tik 8ra

kartela-euskaraz

Bizkaiko hiriburuak Bilbao You Week jaialdia hartuko du apirilaren 6tik 8ra, Bilborock aretoan.

cartel-bilbao-you-week-1

Youtuberren eta jarraitzaileen elkargune handi bat izango da, eta gazteentzako garrantzitsuak eta interesgarriak diren eduki eta gaiak jorratuko dituzte: arte plastikoak, ikus-entzunezko ekoizpena, musika, ikuskizunak, bideo-jokoak, dantza eta literatura. Jardunaldia Bilborock aretoan egingo dute.

Ekimen hau ere Bilborocken programazioan sartu da eta gazteek analogikoa eta digitala uztartzeko asmoz sortutako jardunaldi batzuk osatzen dute, hirian goraka doazen hainbat jarduera biltzen dituena. Aztertzen dituzten gaien artean, hauek daude: youtuberrak, bloggerrak, gamerrak, markerrak, musikari digitalak…

YouWeek da BilborockLaben prozesu parte-hartzailearen ondoren sortutako ekimenetako bat. Jardunaldi hauen lehenengo edizioa 2016ko ekainaren 13 eta 14ean ospatu zen.

Iaz, udal-ekimen honek arrakasta handia izan zuen. Aurten, udalak aukerako aisia-jarduerak antolatu ditu, YouTube ardatz hartuta. Izan ere, eragin-sortzaile eta youtuber ezagunek literaturari eta musikari buruzko tailer, panel eta emankizunak eskainiko dituzte.

Dagoeneko doanik izena eman dezakezu 2017ko apirilaren 6tik 8ra ospatuko den edizio honetako tailer eta workshop desberdinetan.

Informazioa gehiago hemen.

BODYPAINTINGari BURUZKO WORKSHOPa MARIA LAWLIETekin

AUDIO EKOIZPENARI BURUZKO WORKSHOPa RODRIGO SEPTIENekin

IKUSENTZUNEZKOAK EKOIZTEARI BURUZKO TAILERRA KOALAK STUDIOSekin

LAUNCHPADen BIDEZ MUSIKA SORTZEARI BURUZKO WORSHOPa ZAMBUSETAren ESKUTIK

ELECTRODANCE DANTZAKO TAILER INTERAKTIBOA IVAN SOLETekin

HIRITAR KULTURARI BURUZKO PANELA BREI, PKB, ANEGURIA eta ANITANIMALArekin

BOOKTUBEari BURUZKO PANELA MAY, SEBAS eta JOSUrekin

LARUNBATEKO SHOW-AK

 

 

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu