Teknologia egitasmoak

BilbaoDynamics elkartearen hurrengo ekintza Udako Campusa izango da, uztailean zehar…

UPV/EHU Telekomunikazio Ingeniaritzako ikasleek osatzen dute BilbaoDynamics elkartea. Eurek sortu zuten ekimen hori duela 4 urte, robotikan eta teknologia berrietan zeukaten interesak bultzaturik. Bere helburua da zientzia eta teknologiarako bokazioak piztea gazteen artean, eta horretarako antolatzen dituzte Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko neska-mutilei zuzendutako tailer eta ikastaroak.

 

Bilbao Dynamics elkartean robotikako ikastaroak diseinatzen metodologia ludiko bat erabiliz hasi ziren. Robotikak, ingeniaritzaren adar ia guztiak barne hartzen ditu, beraz, denetarik egiten dituzte: elektronika, programazioa, Gauzen Interneta, sareen arkitektura…

Lantaldeak hainbat robot hezitzaile diseinatu ditu jardueretan erabiltzeko, eta egokitu egiten dituzte, kontuan hartuta zerk funtzionatzen duen ongien neska-mutilekin. Robot horiek eraikitzeko software askea eta material irekiak erabiltzen dituzte, hala, edonork erabil ditzake robotikaz pixka bat jakinez gero. BilbaDynamics elkartearen hurrengo ekintza Udako Campusa izango da, uztailean zehar egiten dena. Hiru astez hainbat ikastaro eta tailer egingo dira robotikari, bideojokoei eta teknologiei buruz, ikuspegi erabat praktikotik abiatuta.

Halaber, datozen bi ikasturteetarako helburua da teknologiarako bokazioak sustatzea nesken artean, ikusi baitute genero etena dagoela adin tarte batetik aurrera. Nahiz eta portzentajea %50ekoa den 12 eta 14 urte bitarteko tailerretan, unibertsitatera iristean nesken %10ak bakarrik aukeratzen dute ingeniaritza bat. “Badago zerbait gaizki dagoena, ingeniaritza sektoreetan jende asko behar da eta biztanleriaren erdia galtzen ari gara; zerbait aldatu beharra dago”.

BilbaoDynamics elkarteak laguntzailetzat ditu Euskal Herriko Telekomunikazio Elkargo Ofiziala eta UPV/EHU. Joan den ekainaren 12an elkarteak IKT Aplikatuaren saria jaso zuen teknologia berriei buruzko Teleko Gaua 2018 ekitaldian.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu