Euskararen Etxea

Bihartik aurrera Euskararen Etxea larunbatero zabalik!

Cáritas Apostólicas

Bariku on!

Astero bezala azken egun hauetan jaso ditugun bisiten berri emateko aukera ez dugu galdu nahi, honetan Mungiatik Legarda Eskola zein Bilboko Cáritas Apostólicas egun zentroa hurbildu dira gurekin Euskararen inguruko ekintza ezberdinetan parte hartzeko.

Haiekin Euskararen ingurukoak komentatzen ibili gara, bereziki Euskararen eboluzioa historian zehar. Bitxikeri mordoa ikasi, Komiki Digitalaren Lehiaketan parte hartu eta goiz ederra pasa izan dugu elkarrekin Euskararen Etxean.

Larunbata honetan astelehenean Euskararen Etxea zabalik egongo da, Euskararen Interpretazio Zentroa (EIZ) bisitatzeko aukerarekin, doako bisita gidatuekin gainera, aprobetxatu! Ekainetik Abuztura bitartean larunbatero eskeiniko dizuegu zerbitzua.

Mila esker etortzen zareten guztioi!

 

Legarda Eskola

Legarda Eskola

Legarda Eskola

Legarda Eskola

Cáritas Apostólicas

Cáritas Apostólicas

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu