Berrikuntza teknologikoak

Big Datak eragina dauka zure eguneroko bizitzan, noski baietz!

Big Data teknikak datuak eskuratu eta aztertu eta kudeatzen ditu. Datu horiek informazio zehatza bihurtzen dira, hainbat helburu ezberdinekin erabiliko dena. Gizakiok sortzen dugu informazio hori guztia, nahita edo nahigabe, gure egunerokotasunean egiten ditugun ekintzetan arrastoak utziz. Bai, zuk baita ere. Ez duzula sinesten? Biga Datak zure eguneroko bizitzan eraginik ez daukala uste duzu? Badauka, eta zuk sortuta.

Big Dataren eragina

Big Data datu kopuru handien azterketa eta kudeaketa egiten duen teknikari deitzen zaio. Blog honetan gaia landu genuen: zer den, nondik jasotzen diren datuak, zertarako erabiltzen den…

Biga Datari esker datu horiek informazio baliotsua bilakatzen dira eta horiei esker unean-uneoko erabakiak hartzeko aukerak eskaintzen ditu. Gero eta maila handiagoan gure eguneroko jardueran eragina dauka, gadget, gailu eta plataformetan burutzen ditugun ekintzen bidez hainbat datu sortu eta partekatzen ditugulako, egituratuak, egituratu gabeak edo erdi egituratuak daudenak. Informazio hau hartuta eta helburu zehatz batzuekin aplikatuta, guk eskainitako datu horiek jatorritzat hartuta, enpresak, markak eta abar, bezero eta kontsumitzaileekin modu batean edo bestean arituko dira, gure gogoak piztu, beharrei erantzuteko eta lehentasunei erantzuteko.

Baina, hala ere, Big Datak zure egunerokotasunean eraginik ez daukala uste baduzu, jakizu nahigabe, egunean zehar hainbat datu sortu eta eskaintzen dituzula. Datu horiek adierazle bilakatzen dira joera, predikzio, publikoaren segmentazioa egiteko eta erabakiak hartzeko. Zein mailatan eta nola sortzen duzu Big Datara bideratuta dagoen informazio mordo hori? Hemen zenbait adibide.

Nola sortzen duzu Big Datara bideratuta dagoen informazioa?

Interneten nabigatzerakoan

Ba al zenekien interneten nabigatzen duzunean zure jardueraren arrastoak uzten dituzula etengabe? Berdin dio enpresa batetako webgunean sartu, hedabide batean berriak ikusi edo salmenta elektronikoa egiten duen gune batetan kuxkuzeatzen bazabiltza. Klik egiten duzun tokiak, sakatzen dituzun botoiak, zenbat denbora eskaintzen diozun webgune horretako orri bakoitzari, zein gailutatik nabigatzen duzun, zein hizkuntzatan, zein orritara joaten zaren… Hauek datu guztiak eskaintzen dituzu, eta askoz gehiago!

Datu horiekin webgune bakoitzaren azterketa sakona egiten da eta emaitza horien arabera, zein eduki eta zelan agertu erabakitzen da.

Web bilatzaileetan bilaketak egiten dituzunean

Googlen, adibidez, bilaketa bat egiten duzunean, horren aztarna uzten duzu: zein hitz erabili dituzun, zein gailutik bilatzen duzun, zein iragarki edo estekatan sakatzen duzun…

Informazio hau urrea bezain baliotsua bilakatzen da, bai Google eta bai webgune bakoitzaren garatzailearentzat. Horri esker onlineko bilatzaileetarako publizitatea ehuntzen da eta guneen SEO posizionamendurako erabakiorra da.

Sare sozialetan

Sare sozialen batean kontua sortu eta zure profila doitzen duzunean, datu batzuk eskaintzen dituzu. Datu horiek inozoak direla uste baduzu ere, zuri buruzko informazio zehatza, handia eta beste batzuentzako oso baliagarria bilakatuko da. Zuk zabaldutako datuen arabera, hainbat ezaugarri ezagutzera ematen dituzu: sexua, jatorria, ikasketa maila, non ikasi duzun, zertan eta non lan egiten duzun, zure zaletasunak, ohiturak…

Hauetaz gain, “atsegin dut” sakatzen duzunean, beste profil batzuk jarraitu, informazioa partekatu, klik egin eta beste erabiltzaileen profilei erantzuten diezunean, zure profilaren irudia eskaintzen duzu. Horrela, joerak aztertzen dira, zure profilera egokitutako publizitatea eskaintzen dizute eta abar. Hau dena Big Data erabiltzeari esker gauzatuko da.

Big Dataren eragina

Gauzen Interneteko sentsoreak

Agian ez zara konturatu, baina ziurrenik gauzen interneta daukaten gailuren bat erabiltzen duzu: smartphone edo tableta, erloju edo eskumuturreko adimentsua, etxeko elektro-tresnaren bat, GPSa, zure autoa konektatuta badago… Horietan ere zure informazio pertsonala jasotzen da. Eta sare sozialen kasuan azaldu bezala, datu horien ustiapenari esker zerbitzu eta aukera berriak sortzen dira.

Informazio pertsonala

Zure aztarna digitala marka eta enpresentzat oso baliotsua da. Horregatik badaude hainbat enpresa informazio horren guztiaren salmentan aritzen direnak, zenbaitetan etikarik gabe eta batzuetan legez kanpo saltzen dituztela zuri (guztiei) buruzko datuak. Zure zaletasunak, interesak, sinesmenak, jarrera eta pentsaera politikoa, ideologia… horiek guztiei buruzko datuak eskaintzen ditugu. Zelan? Batzuetan fakturaziorako erregistroen bidez, deiak, inprimakiak edo inkestak betetzen ditugunean eta abar.

 

Zure bizitan eragina izango duten Big Dataren aplikazioak

Aseguruak eta osasuna

Hiritarron osasun arloko informazioa gutxi barru une oro eguneratua erabilgarri egongo da; aldi berean, gizakiak monitorizatzeko gailuak garatzen jarraituko dira eta horrela behar zehatzei erantzuteko baliabide teknologikoak sortuko dira, laguntza bideratzea modu azkarrago eta hobean egiteko. Honek erakarriko du aseguru produktu eta zerbitzu berrien sorrera.

Prezioen predikzioa

Aurrerantzean joerak ez dira esperientzia eta lortutako datuengatik abiatuko, baizik eta eredua aldatuko da eta oinarria predikzioa izango da. Beraz, kontsumitzaileen irudikapen eta gogoetei aurrea hartuko die.

Aurrezkia

Fintech terminoarekin berrikuntza teknologikoa eta finantzak uztartzen dituen jarduera izendatzen da. Alor honek Big Datak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzen dira, finantza-aktiboak kontrolatzeko, gastu eta sarreren egoera erakusteko, inbertsioen erabakietan laguntzeko edo diru-sarrerak bilatzeko.

Bestalde, kirol alorrera begira Big Data aplikatzen da baita ere: konputazio-zientziari esker txapelketak zeinek irabaziko dituen iragarri daiteke.

Hilketen ikerketa

Harrigarria ematen badu ere, krimenen aurkako ekintzetan Big Datak laguntza eskaini dezake. New Yorken, adibidez, teknika hauek erabiltzen hasi da bertoko polizia eta langileria datuen ustiapenean eta hauen kudeaketan trebatzen hasi da, ziber-erasotzaileei automatikoki aurre egiteko baliabideak martxan jarriz.

Big Dataren eragina

 

Beraz, ikusten duzunez, uste duzun baina askoz gehiago partekatzen duzu egunero eta zure arrastoa uzten duzu.

 

Save

Save

Save

Save

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu