Berrikuntza teknologikoak

Bideoak sortzeko aplikaziorik onenen zerrenda

technology-798619_640

Zure egitasmoa bideoz aurkeztu nahi duzu? Irakaslea zara eta eskoletan edukiak bideoz azaldu ahal izateko baliabideen bila zabiltza?
Gaurkoan gai hau landuko dugu: bideoak sortzeko baliabideak, doakoak eta online daudenak. Zerrendatuko ditugun aplikazio hauekin ez duzu ordenagailuan ezer instalatu behar izango, ezta aplikaziorik erabili ere. Interneteko sarbidea besterik ez duzu behar, webgunetan bertan sortzen direlako bideoak.

 

Wideo

Hezkuntza arlora zuzenduta dago gune hau eta bideoak sortzeko baliabidea.

Izena ematea beharrezkoa da, baina erabilpena doakoa, 45 segundutako bideoak sortzeko baldintzarekin. Badauka ordainpeko lizentzia, bereziki irakaskuntza arlora zuzenduta.

Norberaren irudi eta audioak erabiltzea ahalbidetzen du, objetu eta testuak animatzea eta baita sortutako lanak partekatzea.

wideo bideoak sortzeko

Make Web Video

Kasu honetan webgunean eskaintzen diren zirriborro bat aukeratu eta horretan oinarrituta, norberaren irudi, soinu eta testuekin moldatuko da. Adobe After Effects programaren bidez sortzen da bideoa eta Mp4 formatuan eta bereizmen handian gordeko du.

Doako erabilpen eskubidea eskaintzen du eta baita ordainpeko lizentzia baita ere.

makewebvideo -bideoak egiteko

Easy Web Video

Honek kostua dauka baina erabilerraztasunagatik nabarmentzen da. Bideo bat igo, gogoko ezarpenak doitu ematen dituen aukeren bidez eta argitaratu.

easywebvideo-bideoak egiteko

 

WeVideo

Hau hezkuntza arlora zuzenean zuzenduta dago, bai irakasle eta bai ikasleek euren bideoak modu errazean sortu ahal izateko. Bere berezitasunik nabarmenena pribatutasuna da: talde batean sartuta dauden erabiltzaileen artean eduki eta proiektuak partekatu daitezke, baina ez dira beste inorentzat erabilgarri izango.

Doako eta ordainpeko formulak eskaintzen ditu.

wevideo-bideoak egiteko

Magisto

Automatikoki funtzionatzen du eta ez da beharrezkoa inolako ezagutza izatea. Bideoa aukeratu, musika erabaki eta aplikazioak automatikoki erritmoa nahastu egiten du, bideoaren zatirik esanguratsuenak aukeratuz. Beste irudi baliabide batzuk eskaintzen ditu: irudia zuzentzea, filtroak, efektu eta transizioak…

Sare sozialetan partekatzeko aukera ematen du.

Sakelako telefono eta tableterako aplikazioa dauka Magistok baita ere.

magisto-bideoak egiteko

Hauek erraz erabiltzen has zaitezkeenak, aurretik ezagutza handirik eskatzen ez dutenak.

Animatu zaitez eta hasi erabiltzen! Besteren bat erabiltzen baduzu, zure esperientzia partekatu guztiokin!!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu