Euskara ingurune digitalean

“Bi arimek bat egin zuten une hura” Gaztezulo IX. bideo lehiaketako publikoaren sariaren irabazlea!

gaztezulo-saria

Aurreratu bezala, GAZTEZULO IX. BIDEO LEHIAKETAn ikusleen boto gehien lortu dituen lanaren egileak aurkezten dizkizuegu: Izaro Egaña, Lierni Zinkuengi, Aloña Beraza eta Irene AbadBi arimek bat egin zuten une hura bideoarekin.

Lehia gogorra izan da, ehunka bozka jaso ditugu, eta azkenik, bideo horrek bereganatu du PUBLIKOAREN SARIA. Hala, irabazleek hainbat produktuz eta GAZTEZULO materialez osatutako opari sorta bat irabaziko dute!

GOGORATU! Oraindik banatzeke ditugu 1. SARIA: 1.200 euro eta 2. SARIA: 300 euro. Hiru adituk osatutako epaimahaiak jasotako lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta; Iratxe Fresneda euskal zinemagile, gidoilari eta unibertsitateko irakasleak, Esther Cabero Kimuak programaren koordinatzaileak eta Aitor Merino aktore eta zinemagileak osatuko dute.

EPAIMAHIA

Hiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratuko dituzte kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta. 2018ko edizioan Iratxe Fresneda euskal zinemagile, gidoilari eta unibertsitateko irakasleak, Esther Cabero Kimuak programaren koordinatzaileak eta Aitor Merino aktore eta zinemagileak osatuko dute.

SARIAK
1. SARIA: bideo onenaren egileak 1.200 euroko saria jasoko du*.
2. SARIA: bigarren bideo onenaren egileak 300 euroko saria jasoko du*.
IKUSLEEN SARIA: gaztezulo.eus webgunean ekainaren 4ko 12:00etan ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta GAZTEZULO materialez osatutako opari sorta bat irabaziko du!

Sari guztiak GAZTEZULO IX. BIDEO LEHIAKETAren sari banaketa festan banatuko ditugu, Euskararen Etxean, eta noski, denok zaudete gonbidatuta! Adi ibili, laster zabalduko dugu eguna eta ordua! Bitartean, gozatu PUBLIKOAREN SARIA eskuratu duen lan ederrarekin.

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu