Aholku teknologikoak

Berriz megarik gabe?

agreement-2548138_960_720

Oso ohikoa da mega gabe gelditu eta Interneten nabigatzeko orduan arazoak izatea, baina bada horri aurre egiteko modurik.

 

Arazo handiak izan ohi dira kontratatutako mega kopuruarekin. Milioika eduki igotzen dira sarera egunero eta beste horrenbeste partekatzen dira. Audio, bideo eta argazkiak deskargatzeak datuak xahutzea dakar, baina badago ahalik eta mega gutxien erabiltzeko modurik. Hona hemen zenbait gomendio:

Mugatu datuak

Androidetan zein punturainoko kontsumoa nahi duzun aukeratu daiteke. Muga hau gaindituz gero, mugikorrak aplikazio guztiak ixten ditu eta konexiorik gabe uzten du erabiltzailea.

Aukeratu nabigatzailea

Zerekin nabigatuko dugun erabakitzeak ere datuak aurrezten lagun dezake. Applen Safari dago finkatuta aldez aurretik eta Androiden Chrome. Azken honek mega ugari gastatzen ditu eta Opera alternatiba ona izan daiteke datu gutxiago erabiltzeko.

Datu gehien behar dituzten aplikazioak zeintzuk diren aztertu

Mugikorretan aplikazio bakoitzak zenbat datu erabili dituen begiratu daiteke. Hau jakinda, WiFiarekin bakarrik erabiltzeko hautua egin daiteke. Bai Androiden eta baita iOSen ere Ezarpenetara joz egin daiteke aldaketa.

Blokeatu iragarkiak

Iragarkiek datu asko kontsumitzen dituzte eta interesgarria izan daiteke hauek ezabatzeko erramintaren bat izatea. Atseden bisuala izateaz gain, mega asko aurreratuko dituzu horrela.

Jarri mugak aplikazioei

Audio eta bideoen erreproduzio automatikoa kontrolatzeko aukera ematen dute zenbait aplikaziok; Facebookek, esaterako. Ezarpenetan sartu eta bertatik egin daiteke aldaketa.

Spotifyk ere mega asko kontsumitzen ditu. “Streamingaren kalitatea” atalean aldaketa egin eta datuen bidez egiten diren deskargak galarazi daitezke.

Whatsapp aldiz, audio, bideo eta argazkien deskarga WiFiarekin bakarrik egonez gero egiteko konfiguratu dezakegu, megak aurreztuz.

Bigarren mailako aplikazioen erabilera mugatu

Bigarren mailaren funtzioa aplikazio bat erabiltzen ez gabiltzanean eguneratuta mantentzean da. Erabilgarria izan daiteke, baina datu asko gastatzen ditu eta beharbada ez da beharrezkoa. Bai Androidek eta baita iOSek ere, baliabide hau ezgaitzeko aukera ematen dute.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu