Gurekin parte hartu nahi?

Berriz jaio da Loraldia

loraldia_1429527667

Euskal kulturgintzaren erakusgai eta bilgune bihurtuko da Bilbo apirilaren 23 eta 26 artean. Udaberriko topagune baten falta betetzera dator Loraldia, eta horretarako, lehen lerroko 50 sortzailetik gora ekarriko dituzte antolatzaileek. Sorkuntza-adierazpide anitzi egingo zaie lekua lau egunetan: antzerkia, literatura, musika, arte plastikoak, dantza eta bertsolaritza, besteak beste. 120.000 euroko aurrekontua eduki dute antolatzaileek, nagusiki Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak babestuta, eta jaialdia hurrengo urtean handiagoa egiteko asmoarekin aritu dira: “Euskal kulturaren munduko erreferente bilakatzeko asmoarekin sortu da Loraldia”.

Imanol Agirre antolatzailearen hitzetan hiru dira jaialdiaren oinarriak: euskara, udaberria eta Bilbo. “Munduko modernitatearen ikurrra. Euskararen historia aitzindaria. Gure Euskal Hiria. Euskaraz Bilboko erdigunea hartuko du, eta euskal kulturari bultzada emango diogu”. Emanaldi guztiak euskaraz izango dira, eta hiriaren ergidigunean egingo dira; kontzertuak Kafe antzokian eta Cupula Aretoan, bertso saioa Guggemheim museoan, erakusketan Rekalde aretoan…

Anton Abaddia, Miguel Unamuno eta beste hainbat

Anton Abbadia euskaltzale, hizkuntzalari eta astronomoak Urruñan antolatutako Lore Jokotan oinarritzen da jaialdia: “Iparraldean euskarari prestigioa emateko xedearekin jarri zituen Abbadia kulturgileak lore jokoak XIX. mende erdialdean”. Munduko beste hizkuntz eta kulturen pare jarri nahi izan zuen geurea.  Horregatik, Loraldiaren aurreneko emanaldian Abbadia ekarriko dute gogora, eta bere figuran oinarritzen den antzerki obra egingo dute.  Aitor Mazo aktorea izango da Anton Abbadia emanaldiko protagonista, eta Kukai Dantza taldea eta Arkaitz Miner musikaria izango ditu lagun.

Anton-Abbadi

Miguel Unamunok 1901eko Bilboko lore jokoetan esandakoak ere gogoratuko dituzte: “Zuk egiten duzun hizkuntza hori, jende euskalduna, euskara hori zurekin batera galtzen ari da: ez du ardura, zure antzera, hark ere galdu beharra duelako; beraz, hil ezazu bera lehenbailehen eta ehortz ezazu ohorez; mintza zaitez espainieraz!”. Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariak pentsalariari eratzuten saiatuko dira Lutxo Egia eta Iker Martinezek gidatutako saioan.

Beste hainbat emanaldi ere egongo dira. Harkaitz Canok irudikatutako 2115eko Bilbori kantatuko diote Uxue Alberdi eta Oihane Bartra bertsolariek. Kafe Antzokian, Itoiz Gaua eskainiko dute Espaloian bertsio taldeak, Joseba Irazoki eta Hutsak. Mikel Etxekopar eta Igelaren Banda arituko dira egun berean. Okela sormen lantegiak arte erakusketa kolektiboa egingo du Rekalde aretoan, eta euskal zinerami beste saio bat eskainiko diote larunbatean. Lau eguneko programa osatua antolatu dute.

Azkue Fundazioak ere parte hartu du

Azkue Fundazioak ere LoraldiareLiteratura_eitziikin bat egin nahi izan du, eta gure jarduerarekin lotuta Instagramen Loraldia, Euskal Kultura Gaur Geroan lehiaketa antolatu dugu. Instagram Loraldia zabaldu, sustatu eta nabarmentzeko sare aproposa dela uste dugu.  XXI. Mendeko plataforma berritzailea da eta modu errazean hainbat gauza partekatzea ahalbidetzen du.

Lehiaketa martxoaren 26tik apirilaren 29ra bitartean ospatuko da, eta beraz, martxan da iada. Euskal Kultura Gaur Geroan galderari lotuta astero gai bat proposatzen da, eta parte hartzaileek argazkiak argitaratzen dituzten horri erantzunez. Astero jasotako guztien artean 10 argazkirik onenak aukeratzen dira.

Astero aukeratutako argazkiekin erakusketa antolatuko dugu Euskararen Etxean, ekainaren hasieratik iraila bukaera arte. Loraldia sari berezia ere badago, #HauDaLoraldia erronkari erantzunez lortu daitekeena. Lehen edizioaren ikur izango den irudia lortzea da helburua, hurrengo ediziotarako ere erabilgarria izango dena. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak dokumentu batean jasota daude eta hemen sakatuta zabaldu dezakezu fitxategia.

Badakizue, euskara, udaberria eta Bilbo batera, bat izanik, Loraldian.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu