Euskara ingurune digitalean

Berbaxerka jokoa arrakasta handia lortzen ari da zaleen artean

Kataluniako Paraulogic jokoaren euskarazko bertsioak hainbat euskal jarraitzaileren arreta lortu du.

AEBetan asmatu zuten jokoa, eta Katalunian zabaldu ostean, gurera iritsi da. Berbaxerka jokoan zazpi hizki ezberdin biltzen dira egunero, eta ahalik hitz gehien osatu behar ditu jokalariak.

Letretako bat gorriz nabarmentzen da, eta letra hori da ezinbestean erabili behar dena. Euskaltzaindiaren hiztegian jasotako hitzak baino ez dira onartzen, gutxienez hiru karakterekoak. Ordenagailuan edo mugikorrean jokatu daiteke.

Puntuazioari dagokionez, hiru letrako hitza sortzen bada, puntu bat lortuko du jokalariak; lau letrakoa bada, bi puntu, eta bost letra edo gehiago baditu, letra beste puntu eskuratuko ditu. Letra guztiak erabiltzen baditu, 10 puntu estra lortuko ditu.

berbaxerka_2

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu