Euskararen Etxea

Basauri eta Bermeoko taldeak aste honetako protagonistak!

Bizkotzalde HLHI

Kaixo! Astero bezala hemen doa azken egun euritsu hauetan zehar bisitatu gaituzten taldeei buruzko informazio laburra.

Honetan, Basauritik bertaratu zaizkigu asteartean bisita gidatua egiteko Bizkotxalde HLHItik LH 6. mailako bi talde. Basaurin gero eta gehiago erabiltzen ari da euskara, eta Euskararen Etxera hurbiltzeko aukera ezin izan dute galdu euskalduntze prozesu horretan euskararen ingurukoak ikasteko.

Bukatzeko, eta bisitari indibidualak alde batera utziz, gaur izan dugu eskola bateko DBH 3. maila osoa goizean zehar: Eleizalde BHI, Bermeotik. Haiek ere Komiki Digitalaren Lehiaketan sartzeko aukera ez dute galdu eta Euskararen Interpretazio Zentroa ikusi dute gure gidari eta hezitzaileen laguntzaz.

Oraindik ez duzuela ekintza hauetan parte hartu? Zuen zain betiko moduan!

Eleizalde BHI

Eleizalde BHI

Eleizalde BHI

Eleizalde BHI

Bizkotzalde HLHI

Bizkotzalde HLHI

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu