Hasiera eman diogu gaur bertan Banden Lehia euskarazko musika lehiaketaren 8. edizioari. Banden Lehiak euskal musika sustatzen duen lehiaketa da. Banda amateurrik onena saritzen du, tokiko taldeak ezagutzera emanez eta, bide batez, euskal musika sarean ere zabalduz. Talde batean jotzen baduzu eta zure ametsak bete nahi badituzu, hemen duzu aukera! Lehiaketa honetatik sortu ziren Enkore, Herri Oihua edo Eskean Kristö taldeak, adibidez. Beraz, animatu eta parte hartu!
Heldu da Banden Lehia musika lehiaketaren beste edizio bat. Zortzigarrenari hasiera eman diogu. Talde batean jotzen baduzu hau izan daiteke zure banda nabarmentzeko aukera.
Banden Lehiak euskaraz musika sortzen duten talde berriak saritzen ditu. Izan ere, lehiaketara aurkezten diren bandak ezin dute bi lan baino gehiago merkatuan izan, disko zein maketa. Euskarazko musika eta talde berriak saritzea eta ezagutzera ematea du helburu.
Lehiaketaren ezaugarriak
Lehiaketa honetan euskara, musika eta teknologia biltzen dira. Bi fasetan burutzen den lehiaketa da: hasierakoa, internet bidez, talde finalisten sailkapena burutzeko; eta finala, zuzeneko emanaldian, azaroaren bukaeran. Finala honetan lau taldek joko dute eta gaur horretan bertan jakingo dugu zein izango den Banden Lehiako 8. edizioko irabazlea.
Banden Lehiako finalista eta irabazlea aukeratzeko sistemak publikoaren iritzia eta epaimahaiarena konbinatzen ditu. Lehenengo fasean, taldeek internet bidez ematen dute izena, erabiltzaileek ere internet bidez eskaintzen dizkiete botoak eta formula honekin finalera helduko den taldeetariko bat aukeratzen da. Beste hiru taldeak, epaimahai adituak aukeratuko ditu. Aurten hau izango da gure profesionalez osotutako epaimahaia: Ritxi Aizpuru (musika editorea; Baga Biga diskoetxeko arduraduna); Ines Osinaga (Gose taldeko kidea); Zuriñe Maguregi (Gaztezulo aldizkaria) eta Aritz Gonzalez (Last Tour International enpresako ordezkari gisa).
Finala egunean, aurten azaroaren 25ean, lau talde finalistak zuzenean arituko dira. 20 minutuz bakoitzak bere musika eskaini eta bai publikoa eta bai epaimahaia liluratzeko ahaleginak egin beharko ditu. Publikoak irabazlea aukeratzeko erabakian parte hartzeko aukera izango du berriz ere, Twitter bidez botoak eskainiz. Epaimahaikideak bertan izango dira baita ere eta zuzenean entzungo dituzte taldeak.
Aurreko edizioak eta taldeak
Banden Lehiak badauka bere historia. Zazpi edizio, hainbat estilotako musika taldeek parte hartu izan dutela eta finala zoragarriak bizi izan ditugunak.
Edizioz-edizio berrikuntzak egin ditugu, sariak hobetu, baliabideak handitu eta taldeei euren musika ezagutzera emateko aukera handiagoak eskaini.
Hemendik sortu dira gaur egun euskarazko musikako panoraman ezagunak bilakatu diren hainbat talde: Enkore, Herri Oihua edo Eskean Kristö taldeak, beste batzuen artean.
Beraz, talde berrientzat aukera paregabea da.
2016ko 8. edizioa
8. edizio honetan taldeek Banden Lehiako webgunearen bidez eman behar dute izena, euren datuak eta musika argitaratuz.
Publikoaren botoa eska dezakete eta plataforman puntu gehien lortzen duen taldea zuzenean sailkatuko da finalean parte hartzeko. Beste hiru taldeak aukeratzeko, epaimahai kideek webgunean igotako musika entzungo dute.
Urriak 21a arte izen emate eta botoak jasotzeko epea zabalik dago. Beraz, ahalik eta azkarren izena ematen duten taldeek, aukera handiagoak dauzkate boto gehiago jasotzeko.
Urriaren 25ean iragarriko dugu zeintzuk izango diren edizio honetako lau talde finalistak.
Eta jokoan dagoena ez da gutxi!
Talde irabazleak honako hau jasoko du:
- Baga Biga musika ideiak diskoetxearekin disko bat ekoiztuko du.
- 2017ko Bilbao BBKLive jaialdian joko du.
- Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdian joko du.
Gainera, lau banda finalistek Azkue Fundazioan sortzen dugun edizio honetako Banden Lehiako bilduma diskoaren aleak ere jasoko dituzte.
Beraz, aukera polita eta paregabea euskaraz musika sortzen duten taldeentzat!
Musika talde batean jotzen duzu zuk? Ez galdu denbora eta izena eman!
Zeintzuk izango dira finalean arituko diren lau taldeak? Parte hartu!