Urgatz taldea ezagutuko dugu gaurkoan. Banden Lehiako laugarren finalista, baina ez horregatik txarragoa. Ezta gutxiago ere!
Boskote hau Bermeotik dator: Asier Renteria (bateria), Unai Renteria (baxua), Asier Allika (gitarra), Unai Arostegi (gitarra) eta Xabi Ojinaga (ahotsa). Banden Lehia 2013ko gaztetxoak dira Urgatzekoak, 20 urte inguru bait dituzte.
Talde honen bitxikeria bere estiloa definitzerakoan dator: rock afrodisiakoa da beraiek egiten dutena. Hau bai berezia, ezta?
Euskal musika dute erreferentzia, Ruper Ordorika, Mikel Laboa, Jabier Muguruza, Xabier Lete, Kerobia, Gatibu edo Berri Txarrak. Baina baita estatu eta nazioarteko taldeak ere.
2011an sortu zen taldea eta ausardi handiz hasieratik eskaini izan dituzte zuzeneko nahiko kontzertu. 2012ko abenduan “Lur Hartzean” lehen diskoa argitaratu zuten, beraien kantekin eta beraiek ekoiztu eta grabatuta. Zortzi abestiz osatuta dago eta Kirmen Uriberen hitzak jaso izan dituzte bat baino gehiagotan. Lehen bideoklipa ere disko honetakoa da eta Ihes kantari dagokio. Hemen bideoklipa:
Kanta hau beste biekin batera agertuko da Banden Lehia 2013ko disko oroigarrian: Irrifarra eta Maiatza izango dira beste biak.
Oraindik ez zara Urgatzen jarraitzailea? Hemen bere sare sozialetako profilak:
- Facebookeko orria
- Twitter: @Urgatz