Ukan taldea ere onlineko botoei esker sailkatu izan da Banden Lehiako finalerako, 3.113 puntukin.
Uribe Kostatik dator taldea eta jendetsua da kasu honetan, zazpi lagunek osatzen bait dute: Iskander Ramos (bateria), Aitor Carrasco (baxua), Sara de Diego (ahotsa), Gorka Rodriguez (gitarra eta koruak), Raul Gonzalez (saxoa), Sergio Nogales (tronboia) eta Lander Pablos (tronpeta).
Neskato bat izango dugu oholtzaren gainean kantari! Bazen garaia!
Musika tresna ugari erabiltzen dituzte eta beraien estiloa punk-Rock melodikoa eta ska-punk nahasketan izendatzen dute, beti ere melodia goxo eta haize doinu dantzariak osatuz. Beraien kantetako mezuak aldarrikatzaileak dira, egun bizi dugun egoera eta errealitatea isladatzen dute eta sentimenduei buruz aritzen dira ere bai.
Ukan nahiko talde berria da, baina oparoa: 2012ko udazkenean elkartu ziren eta aurtengo udaberrian taldearen lehenengo maketa aurkeztu dute.
Eta hauek dira Banden Lehiako disko oroigarrian sartuko dituzten kanten izenburuak: Argia izango gara, Beste behin eta Norantz goaz.
Urtebete besterik elkarrekin baina Banden Lehiako finalerako sailkatu dira!
Ukan taldea hobeto ezagutzeko hemen daukazu beraien bideoklipa:
Egin zaitez Ukan taldearen jarraitzailea sare sozialetan:
[…] #BandenLehia ko finala ospatuko dugu Bilborock aretoan. Talde finalistak, Iseka, Ukan, Eskean Kristö eta Urgatz […]
[…] lau dira talde finalistak: Zumaiako Iseka; Uribe Kostatik eotrriko den Ukan taldea; Eskean Kristö arratiarrak eta Urgatz […]