Iseka taldea Banden Lehiako finalerako sailkatu da onlineko botoei esker. 3.472 puntu lortu zituen taldeak, jarraitzaileek emandakoak Banden Lehiako webgunean.
Zumaiatik dator taldea eta duela bi urte hasi ziren elkarrekin jotzen lau gazte hauek: Mikel Larrañaga (ahotsa eta gitarra); Abel Armendariz (gitarra eta koroak), Iosu Alberdi (baxua) eta Julen Garcia (bateria eta koroak).
Herriko gaztetxean eman zituzten bere lehenengo kontzertuak. Hasiera baten beldurtuta hasi baziren ere zuzeneko saioetan kantatzen ez zutelako, apurka-apurka guztiok ahotsa jartzen hasi ziren eta aurrera egin zuten. Gazte hauen agenda kontzertuz osatzen joan zen eta horrek kanta propioak sortzen animatu zien.
Egiten duten musika estilo baten sailkatzekotan, rocka dela esango lukete. Talde ezberdinak hartzen dituzte erreferentzitzat: Foo Fighters, Berri Txarrak…
2013ko uda honetan sei kantaz osatutako lehen diskoa aurkeztu dute, bai musika eta bai letrak beraienak direla. Pozik daude diskoak izaten ari duen harrerarekin. Horietako hiru Banden Lehia 5. edizioko disko oroigarrian sartuko ditugu: Errudunak. Nire zeruan eta Zuregatik.
Bilborocken ospatuko dugun finalerako prestatzen hasi da Iseka banda eta gogotsu igoko dira oholtzaren gainean.
Iseka hobeto ezagutu nahi izanez gero eta bere musika entzun, sakatu bideoan eta ikusi udaberri honetan egindako elkarrizketa bat:
- Iseka Rock Facebooken
- Twitter: @IsekaBand
[…] lau dira talde finalistak: Zumaiako Iseka; Uribe Kostatik eotrriko den Ukan taldea; Eskean Kristö arratiarrak eta Urgatz […]
[…] #BandenLehia ko finala ospatuko dugu Bilborock aretoan. Talde finalistak, Iseka, Ukan, Eskean Kristö eta Urgatz […]