Banden Lehiako 6. edizioko talde finalistak ezagutzen jarraituko dugu.
Late to Scream taldea izan da finalerako sailkatu den bigarren taldea, onlineko botoei esker, 3.322 punturekin.
Talde berria dugu hau, 2013Ko abuztuan sorturikoa. Beraz, oholtza gainean estreinua izango dute finala egunean. Bizkaiko Uribe Kostatik datoz, Plentzia, Gorliz eta Urdulizetik.
Estiloari dagokionez, metal munduaren barruan deathcore melodiko azpiatalean sailkatzen dute euren burua. Euskaraz eta ingelesez kantatzen dute.
Talde berria eta taldekide gazteak baita. Hauek dira: Niko Barandika (ahotsa eta gitarra) Antón Igartua (gitarra eta koruak) Oier De Pedro (bateria) eta Guille Cabrales (baxua).
Gazteak bai, baina euren esanetan, indarrez eta gartsu hasi dira musikaren munduan.
Asmoa, Bilbao BBKLive eta EH Sona jaialdietan jotzea eta lehen disko hori osatzeko sariak irabaztea. Lortuko dute? Azaroaren 28an jakingo dugu hori.
Tartean, hemen duzue euren musika entzuteko aukera: