Gurekin parte hartu nahi?

Banden Lehiako finalistak ezagutzen: Larregi taldea

Eta gaur Banden Lehiako finalerako sailkatu den laugarren taldea ezagutuko dugu: Larregi taldea.

Lehiaketako aurtengo edizioko beteranoak dira Larregi, taldea 2009ko bukaeran sortu bai zen. Ia urtero parte hartu izan dute Banden Lehiako edizio ezberdinetan eta behin baino gehiagotan puntuen araberako onlineko sailkapenerako lehen postuetan geratu izan dira… baina azkenean ezin heldu.

Aurten, ostera, bilakaera berdina izan zuen taldeak onlineko fase horretan eta azkenean epaimahaiaren aukeraketari esker sailkatu da taldea.

Arratia bailaratik dator Larregi: Lemoatarrak dira eta Zornotzatar bat ere badago taldean. Iaz Eskean Kristö talde arratiarrak baita ere irabazi zuen Banden Lehiako 5. edizioa.Ematen du arratiar rockak gogor jotzen ari duela azkenaldian.

Larregik badu bilakaera musika munduan: 2010ean lehenengo maketa grabatu eta Gaztea irratiko Maketa Lehiaketako “Entzuleen Saria” irabazi zuen. 2012an autoekoizpenez osatutako beste lan bat kaleratu zuten,  “Bidea dugu helmuga” izenburupean.

Taldeak kideen artean aldaketak pairatu ditu eta gaur egun hauek osatzen dute: Iñigo Santos (baxua eta koruak), Unai Santos (gitarra eta ahots nagusia), Jokin Uriarte (gitarra eta koruak) eta Markel Atutxa (bateria).

Azaroaren 28ko Bilborockeko finalean taldeak ametsa beteko du: Bilbao BBKLivean eta EH Sonan jotzeko aukera izango duten talde txiki horretan egotea eta disko bat ekoizteko ametsa ere hurbilago egotea.

Lortuko dute? Gau horretan jakingo dugu…

Finala heldu bitartean hemen duzu Larregi taldea jarraitzeko modua:

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu