Gaurkoan hirugarren sailkatu den bandaren txanda da, Arratiako Eskean Kristö taldea, hain zuzen ere.
Eskualde horretako herri ezberdinetatik datoz bost lagun hauek: Igorre, Arantzazu eta Arteatik hain zuzen ere; eta Santurtzitar bat ere badago bandan. Hauek dira taldekideak: Pello Artabe (ahotsa eta letrak), Alex Harillo (gitarra), Aritz Ontalvilla (gitarra), Peio Artetxe (baxua) eta Imanol Arrese (bateria).
2011an elkartu ziren eta rock-arik sutsuena da bere estiloa eta nabaritzen da 70. hamarkadako musikaren eragina bere kantetan eta jotzeko moduan. Beraien erreferentziak: The Rolling Stones, The Doors, The Who, The Stooges, Led Zeppelin, Acdc, Aerosmith, Kiss, Motörhead….
Gai oso ezberdinak lantzen dituzte eta bitxikeri moduan, hamarkada horretako gaiak ere agertzen dituztela talde euskalduna izanik eta nahiz eta euskaraz kantatu.
“Gugandik zugana arratietik rock&rolla” diskoa argitaratu dute aurten eta kritika onak jaso ditu sei abestiz osatutako hau. Soinu potentea, musika-tresnen domeinua eta batez ere gitarra eta ahots berezia dira taldean nabarmentzen direnak. Eta gainera, aurtengo Gaztea Maketa Lehiaketako finalistak izan dira ere Eskean Kristökoak. Beraz, urte oparoa izaten ari dute!
Banden Lehiako disko oroigarrian talde honen hiru kanta jasoko ditugu: Zaztama, Iguana eta Kokotea bete diru. Bideo honetan Iguana kanta horren emankizuna ikus dezakezue:
Sare sozialetan jarraitu nahi duzu Eskean Kristö?
- Facebookeko orria
- Twitter: @EskeanKristo