Crazy Chaos taldea izango da Banden Lehiako finalistetatik ezagutuko dugun lehenengo taldea.
Talde berri-berria da, aurtengo udaberrian sortutakoa; baina ez musika arloan berria, taldeko kide gehienak Improvisa taldetik eratorriak bai dira.
Talde hau neska eta mutilez osatuta dago eta Bilbotarrak dira guztiak: Izar Aranbarri (baxua), Ainara Calzada (ahotsa) , Mikel Doña (gitarra), Mikel Fontela (batería) eta Artzai Sanchez (gitarra).
Taldeak baditu jarraitzaile nahiko. Izan ere, onlinez publikoak emandako botoei esker sailkatu izan den lehenengo taldea izan da, 3.467 botoekin.
Euren estiloa hard rock dela aipatzen dute. Eta coverretaz gain euren abesti propioak sortzen hasi dira baita ere.
Orain arte tabernetan jo izan dute bakarrik, baina azaroaren 28an profesionalak moduan kontzertua eskainiko digute.
Crazy Chaos taldea jarraitzeko eta euren musika entzuteko:
- Taldearen informazioa eta musika Banden Lehian
- @CrazyChaosBand Twitterren
- Crazy Chaos Facebooken