Gurekin parte hartu nahi?

Banden Lehiako finalista: Zazkel

zazkel-2

Banden Lehiako 8. edizioko finalistak sakonago ezagutzen ari gara aste hauetan. Gaurkoan, Bilbotik datorkigun taldea ezagutzea tokatzen zaigu, Zazkel.

zazkel-3

Zazkel taldea 2012an eratu zen euskaraz abestutako pop rockaren bestelako irudia eta ikuspegia eskaintzeko asmoz. Horretarako, kitarra, bateria, baxua, sintetizadorea eta ahotsa nahasten dituzte.

Taldekideak

  • Irati Arregi (Ahotsa)
  • Oscar Rodriguez (Teklatua)
  • Etxahun Arregi (Ahotsa eta Kitarra)
  • Axier Villan (Bateria)
  • Asier Martinez (Baxua)
  • Jon Tolosa (Kitarra eta koroak)

80ko hamarkadako talde euskaldun zein talde atzerritarren erritmoetan oinarrituta, euskal POP erradikala aldarrikatzen dute, non entzuleari dantza eta abesteko aukera luzatzen dioten. Besteak beste pop musika eta disko edo afrobeat musika estiloen eragina dute eta musika aniztasun horretan oinarritzen dira.

2014an, taldeak bere lehenengo maketa atera zuen. Hainbat kontzerturen ostean, 2015ean, lehen kantak argitaratu zituzten eta 2016ko udaberrian  lehen diskoa grabatu zuten Kaki Arkarazoren laguntzaz Garate Estudioetan.

Zuzenekoan ikusi nahi dituzu? Hemen bideotxo bat:

Azaroaren 25ean Bilborock aretoko oholtzan zuzenekoa eskainiko dute Banden Lehiako finalaren baitan. Apuntatu eguna eta lekua, ahaztezina izango da!

Taldea jarraitu

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu