Banden Lehiako 7. edizioko talde finalistak ezagutzen gaude aste hauetan. Oraingoan Yoko Out taldearen txanda da.
Talde durangar honek badauka nahiko historia. Beraiek atsegin ez duten neurketa irizpidea bada ere, 2009an hasi zuen bere jarduera Yoko Out taldeak. Hala ere, ez daukate inolako presarik. Beraien esanetan, entsegu egunak izan dira euren terapia: lokalean, tenplu sakratuan, burrundara guztiak alde batera geratzen dira. “Ez daukagu presarik, gure ibilbidea ez du denborak finkatzen: iritsiko gara noiz edo noiz, baina gozatu dezagun bidaiaz”.
Oholtza gainean eskarmentu handikoak dira, bai areto, jaietako eszenatokietan eta abar. Musika elkarrekin egiten duen lagun taldea dira eta musika euren paradisua bilakatzen da. “Melomano hutsak” direla diote, musikazale hutsak: “Errespetu infinitua diogu rockari”. Berdin maite dute rocka, popa, bluesa, folka eta jazza. “Taldekideontzat gure inkonformismoa, gure sentimenduak eta ezinegonak adierazteko bidea da musika: arte abstraktu eta matematikoa den heinean, gizakien barnean sartzeko musikak daukan boterean sinesten dugu: sentimenduak eta bizitza bera azaleratzeko daukan indarrean”.
Zeintzuk osatzen dute taldea?
- Ander Bastida (ahotsa)
- Joseba Agirre (armonika)
- Alain Asenjo (bateria)
- Gorka Muñoz (gitarra elektrikoa)
- Jose Ramon Gonzalez (baxua)
- Jon Paulo Azkuenaga (gitarra akustikoa)
- Mikel Moisen (teklatuak)
Urte hauetan, Yoko Outek bi lan argitaratu ditu, biak auto ekoiztuta: “Poeta hiltzaleen hamarkada”, 2009ean eta “Portabentura”, 2014an. Azken lan hau rockari egindako omenaldi sinple bezain sentimentala da.
Taldea jarraitu:
- Yoko Out taldearen webgunea
- BandaBeateko profila
- Yoko Out Twitterren
- Yoko Out Facebooken
- Yoko Out MySpacen
[…] sustatzen dituen Banden Lehia txapelketaren 7. edizioaren finala. Ozhen, Begiz begi, Desore eta Yoko Out izan ziren talde finalistak eta Begiz Begi taldeak irabazi zuen, publikoaren eta epaimahaikideen […]
[…] genuen Bilborocken. jada aski ezagunak ditugu lau banda finalistak: Ozhen,Begiz Begi, Desore eta Yoko Out […]