Pasa den astean, Banden Lehiako 8. edizioko finalistak zeintzuk izango diren jakin genuen. Azaroaren 25ean beraien doaiak oholtza gainean erakusteko aukera izango duten taldeak, Sutan, Zazkel, Hi Exekutibo eta Izeberg dira.
Aste honetatik aurrera eta finala iritsi bitarte, lau taldeak sakonago ezagutzeko aukera izango dugu. Finalera publikoaren botoei esker (18.559 boto) iritsi direnekin hasiko gara, Sutan taldearekin.
Sutan taldea 2014an sortu zen. Bere sorreran, iada taldeko partaide ez diren batzuk zeuden. Aldaketak medio, 5 laguneko taldearekin dabiltza oholtzaz oholtza. Bilboko talde honek estilo propioa eraiki nahi izan du; Euskal Herriko musika tresnak, besteak beste dultzaina, rock-a eta skarekin nahasten dituzte.
Taldea honako hauek osatzen dute:
- Alain Gutierrez (Ahotsa/Dultzaina)
- Aitor Olabarria (Bateria/Koroak)
- Javier Oruetxebarria (Kitarra)
- Asier Salsidua (Baxua)
- Mikel Telleria (Kitarra)
2 urteko ibilbidean 25 kontzertu inguru eskaini dituzte eta aurten, 4 abestiz osatutako maketa berria grabatu dute lokalean. Honakoak dira abestiak: 1.-La nostra revoluçió 2.-Etxarri 3.-Zure mendeko eta 4.- Eguna heldu zaigu.
Giroa berozeko, hemen martxan ikusteko aukera.
Azaroaren 25ean Sutan Taldea zuzenean entzuteko aukera izango dugu Banden Lehiako finalean. Apuntatu agendan hitzordua! Guk ez dugu galduko, eta zuk?
Taldea jarraitu
- Sutan Taldearen profila Banden Lehian
- Sutan Taldearen webgunea
- Sutan Taldea Twitterren
- Sutan Taldea Facebooken
- Sutan Taldea Instagramen