Gurekin parte hartu nahi?

Banden Lehiako finalista: Ozhen taldea

Banden Lehiako 7. edizioko finalistak zeintzuk izango diren ezagutu genuen pasaden astean.

Ozhen, Begiz begi, Desore eta Yoko Out taldeak izango dira finala egunean oholtza gainean ikusiko ditugunak, azaroaren 27an. Aste honetatik aurrera laurak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Lehenengoa, Ozhen taldea izango da.

Ozhen talde berria da, izatez aurten sortua bai da. Bermeotik dator neska-mutil boskote hau.

Hauek dira:

  • Guruz Aristegi (Ahotsa)
  • Manu Goikoetxea (Bateria)
  • Esti Goikoetxea (Baxua)
  • Iker Latxaga (teklatuak)
  • Aritz Hormaetxea (kitarra)

Ozhenek 80 eta 90. hamarkadetako rock musikaren kutsua berreskuratu eta euren estiloaren oinarria da.

ozhen

Momentuz, taldeak lan bakarra kaleratu du, nahikoa lehenengo urtea izateko; lan hau beraiek auto-ekoiztutako maketa da eta dagoeneko salgai dago, Bermeo eta Gernikako leku jakin batzuetan.

Eta emanaldien aldetik, zuzenekoetan eskarmentua dauka taldeak. Aurreko asteburuan, besteak beste, kontzertua eskaini zuen Bilbao Night Maratonen.

Ozhen

Gogora ezazu hitzordua taldea zuzenekoan ikusi nahi baduzu: azaroaren 27an Bilborocken gurekin izango da. Taldeak, beste hirurekin batera, publikoaren laguntza eta botoak behar izango ditu Banden Lehiako 7. edizioko irabazle suertatzeko.

 

Jarrai ezazu:

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

5 iruzkin

Iruzkina idatzi nahi baduzu