Gurekin parte hartu nahi?

Banden Lehiako finalista: Izeberg

Banden Lehiako finalistak sakonago ezagutzen gauden honetan, laugarren eta azken taldea falta zaigu, Izeberg taldea hain zuzen ere.

Izeberg taldeko kideak jatorri ezberdineko haize boladek elkartu dituzte norabide berean. Norberaren taldeko iparrorratza aldatu eta estilo berri bati ekin diote. Mendeku Itxua, Hotzikara eta Odolaren Mintzoa taldeetako izotz zatietatik osatu dute heuren izeberga eta 2013ko martxotik aurrera forma hartzen joan dira.

Taldekideak

  • Jokin Irastorza Larrañaga (Bateria)
  • Beñat Urteaga Larrañaga (Baxua)
  • Ixak Arruti Aranburu (Kitarra + Ahotsa)
  • Antton Aranburu Illarramendi (Kitarra)

Izeberga bultzatzen zuten korronteak hasiera batean nahasiak baziruditen ere, konturatzerako aurkitu zuten heuren bidea eta eskukada bat kantu zituztenean grabatu zuten Azalera izeneko diska. Pare bat urte kontzertuetan eta lokalean lanean ibili ondoren etorri da bigarren lana, Lurrik ez begi bistan.

a1904526222_10

Doinu gaziak eta melodia gozoak nahasten diren uretan dabiltza ustekabean finkatutako noraezean, ea zer topatzen duten musikaren itsaso zabal horretan.

Zer nolako musika egiten duten jakinmina baduzu, hemen aurrerapen bat:

Azaroaren 25ean Izeberg taldea zuzenean entzuteko aukera izango dugu Banden Lehiako finalean. Animatu, sekulakoa izango da!

Taldea jarraitu

Save

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu