Banden Lehiakotalde finalistak ezagutzen gaude banan-banan: Ozhen taldearekin hasi ginen eta ondoren Begiz begi zeintzuk diren ere jakin genuen.
Gaurkoan Igorretik datorkigun Desore taldearen txanda da. Talde berria dugu hau baita ere, aurtengo udaberrian hasi bai zuen bere ibilbidea.
Lau kidez osatuta dago, euren musika-estiloa nahiko ugaria delarik: rock alternatiboa, hard rock eta rock ‘n’ roll, besteak beste.
Laburbilduz, barruko indarrez eta freskotasunez beteriko melodia eta doinuak dira abestien oinarria. Giro ona nabarmena da taldean eta hori transmititzeko prest datoz!
Desorek auto ekoiztutako lan bat kaleratu du. Talde berria izateko badauka bere uzta.
Taldekideak:
- Endika Parra (kitarra)
- Ander Gorostiola (bateria)
- Galder Torres (baxua)
- Alex Pelaez (kitarra)
- Joseba Sanchez (ahotsa)
Taldea jarraitu:
Gutxi falta zaigu talde hau beste hiru finalistekin batera azaroaren 27ko finalean ikusteko. Gogoratu Bilborocken ospatuko dugula eta URTZ taldearen kontzertua izango dugula baita ere.
Ez ahaztu!
[…] talde berriak sustatzen dituen Banden Lehia txapelketaren 7. edizioaren finala. Ozhen, Begiz begi, Desore eta Yoko Out izan ziren talde finalistak eta Begiz Begi taldeak irabazi zuen, publikoaren eta […]
[…] finala ospatu genuen Bilborocken. jada aski ezagunak ditugu lau banda finalistak: Ozhen,Begiz Begi, Desore eta Yoko Out […]