Gurekin parte hartu nahi?

Banden Lehiako finalista: Begiz begi taldea

Banden Lehiako 7. edizioko hurrengo talde finalista ezagutuko dugu. Aurrekoan Ozhen taldea, gaurkoan Begiz Begi.

Iparraldetik dator boskote hau, Baionatik, eta lehen aldiz Banden Lehian iparraldeko talde bat izango dugu finalean. Berri oso ona da bai egitasmo eta bai euskarazko musikarako ere.

Taldeak badauka bere historia, bikote moduan hasi bai zen 2007.ean, Patxi Amulet eta Xabi Etcheverryren eskutik. Gaur egun partaide kopurua handitu egin da eta bost lagunek osatzen dute. Azken bost urtetan taldeak egonkortasuna irabazi eta lanean tinko ibili da. Bakoitzak bere estilo propioa ekarri zuen taldera eta horrek taldearen nortasuna osatu du.

Eta lan horren uzta aurten loratu da, lehenengo diskoa kaleratu dute, “Joan Ihes Egin Baino Lehen” izenburu pean.

Beti herrikoi musikatik abiaturik, taldeak bere estiloa “post”-rock” baten inguruan berriz atzematen dela esaten du. Beraien esanetan, transizioa egin dute estiloari dagokionez eta egun kontzeptu ezberdinen bidez adieraz zitekeen, « Rock », « post », « trad » ala « postrad ».

Hertsiki lotutako unibertso eta bizitzen islada, rock-aren iluntasuna eta folk-aren eztitasunaren arteko begian begiko asumitua, kultura aberats eta sakon baten nahasketa misterioari nahasia, honala deskribatzen da Begiz Begiren mundua, ilun bezain dirdiratsua, argia bezain misteriotsua. BegizBegi

 Zeintzuk osatzen dute taldea?

  • Patxi Amulet: ahots nagusia/kitarra/esku soinua
  • Xabi Etcheverry: ahotsa/arrabita
  • Sebastien Luc: kitarra
  • Peio Lambert: baxua
  • Nicolas Armendariz: bateria


Taldea jarraitu:

 

Azaroaren 27an zuzenean ikusteko aukera izango dugu Banden Lehiako finalean. Gogoratu hitzordua, ikusgarria izango da!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

2 iruzkin

Iruzkina idatzi nahi baduzu