Azaroaren 27an Banden Lehiako 7. edizioko finala ospatu genuen Bilborocken. jada aski ezagunak ditugu lau banda finalistak: Ozhen,Begiz Begi, Desore eta Yoko Out taldeak.
Primeran egin zuten lau taldeek eta gau itzela pasatu genuen, giro onean eta euskal musikaz gozatzen. Publikoak Twitter bidez eman zuen gustoko taldeen aldeko botoa eta epaimahaikideak ere bertan egon ziren kontzertuak ikusten.
Talde bakoitzak hogei minutuz eskaini zigun emanaldia eta ondoren Urtz taldearen kontzertua izan genuen.
Gaurkoan gau horretako multimedia baliabideak partekatu nahi ditugu zuekin. Hemen dauzkazue bideo laburpena, talde bakoitzaren kontzertuetako bideoak eta gau horretan egindako argazki bilduma.
Gogoratu gau horretan aretoan muntatu genuen orman egindako argazki guztiak Banden Lehiako Facebookeko orrian dauzkazuela baita ere.
Banden Lehiako 7. edizioko laburpena
Ozhen taldearen kontzertua
Yoko Out taldearen kontzertua
Desore taldearen kontzertua
Begiz begi taldearen kontzertua
Argazki bilduma (Flickr)
Hamaika Telebistak irabazleak elkarrizketatu zituen eta hemen duzue bideoa:
Zorionak berriro Begiz begi eta aurrera Banden Lehia!