Azaroaren 28an Banden Lehiako 6. edizioko finala ospatuko dugu Bilborocken.
Aurreko ediziotan bezala, lehiaketako lau talde finalistak oholtza gainera igoko dira eta kontzertua eskainiko digute. Gau horretan bertan publikoak talde bat edo besteren alde botoa emango du eta epaimahaiko kideak bertan egongo dira ere euren balorazioak egiteko.
Gauerdi aldera Banden Lehia seigarren edizioko talde irabazlea zein izango den jakingo dugu.
Talde irabazleak disko bat ekoiztu eta bi jaialdi handietan joko du: 2015eko Bilbao BBKLive eta Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdietan.
Eta urtero bezala ere, ospedun talde gonbidatu baten musikaz gozatzeko aukera izango dugu. Euskaraz eta doan.
Aurtengo talde gonbidatua Hesian izango da eta hau izango da “Hegalak astinduz” disko berria aurkezteko eskainiko duten lehenengo kontzertua.
Beraz, gau aparta izango duguna!
Azoaren 28a, finaleko eguna heltzen den bitartean, musika talde batean jotzen baduzu, Banden Lehian izena emateko garaiz zaude oraindik. Eta besteek, zuen talde gogokoenaren aldeko botoa emateko aukera. Urriak 27ra arte epea zabalik dago.
Zeintzuk izango dira lau banda finalistak?
Gaurkoan, opari moduan, taldeak disko honetako “Ez etsi” kantaren teasera aurkeztu digu. Horrekin uzten zaituztegu: