Gurekin parte hartu nahi?

Banden Lehiako 8. edizioko talde finalistak dira…

bandenLehia2016-finalistak

Banden Lehiako izen emate eta botoak jasotzeko epea bukatu zen aurreko ostiralean. Publikoak bere iritzia eman du eta epaimahaia lanean ibili da baita ere. Bien ekarpenarekin lehiaketaren edizio honetako finalistak zeintzuk diren erabaki da eta hauek dira…

Begiz Begi Banden Lehian

Irailaren 26a eta urriaren 21a bitartean euskaraz musika sortzen duten taldeek Banden Lehian izena eman eta internet bidez botoak jasotzeko aukera izan dute. Euren datu eta musika argitaratu eta sutsu ibili dira publikoaren laguntza eske. Epaimahai profesionalak, bestalde, lan handia izan du eta parte hartu duten talde guztiak entzun eta baloratu behar izan ditu.

Aurtengo epaimahaia horrela osatu dugu:

  • Ritxi Aizpuru (musika editorea; Baga Biga diskoetxeko arduraduna)
  • Ines Osinaga (Gose taldeko kidea)
  • Zuriñe Maguregi (Gaztezulo aldizkaria)
  • Aritz Gonzalez (Last Tour International)

Parte hartzea

Banden Lehia 2016ko edizioan 22 taldek eman dute izena. Aniztasuna nagusi izan dela esan genezake, bai jatorri aldetik eta bai musika estilo aldetik ere.

Lehenengoari erreparatuz, Euskal Herri osotik etorri zaizkigu taldeen proposamenak. Hego Euskal Herri eta Nafarroatik heldutako taldeez gain, zorionez, aurten ere iparraldeko talde batek eman du izena baita ere. Beraz, gu pozik.

Eta estilo aldetik, aniztasuna izan dugu aurkeztutako taldeek jotzen duten musikari dagokionez: ska, metal, reggae, pop, rock… Ematen du euskarazko musika egiten duten talde berriek ekarpen politekin lortu nahi dutela euren lekua.

Banden Lehiako 8. edizioko lau talde finalistak dira…

Baina ez gara gehiago luzatuko. Hauek dira Banden Lehiako 8. edizioko lau talde finalistak!

Publikoaren botoei esker, 18.559 botoekin,

Sutan taldea, Bilbotik etorrita.

Eta epaimahaikideek aukeratuta, beste hiru talde hauek:

Zazkel, Bilbotarrak baita ere.

Hi Exekutibo, Zumarraga-Urretxutik.

Izeberg, Usurbiletik.

Zorionak lau taldeei! Eta parte hartu duten beste guztiei baita ere!

Datozen astetan talde bakoitza banan-banan aurkeztuko dizuegu.

Finala

Banden Lehia 8.edizioko finala azaroaren 25ean ospatuko dugu Bilborocken. Iluntze horretan lau talde hauek zuzeneko kontzertuak eskainiko dizkigute eta gaua bukatzean aurtengo edizioko irabazlea zein den jakingo dugu.

Aurrerago kontatuko dizkizuegu finalaren inguruko berezitasunak.

Bitartean, agendan apuntatu azaroaren 25eko hitzordua! Taldeek publikoaren laguntza behar izango dute berriro ere beraien aldeko botoak eskuratzeko eta epaimahaikideak bertan izango dira baita ere kontzertuak ikusten.

Finala publikora zabalik izango da, Enkore taldearen kontzertua izango dugu baita ere eta dena doan.

Banden Lehiako 7. edizioko finala

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

Iruzkina idatzi nahi baduzu