Dakizunez, Banden Lehia txapelketako 6. edizioari hasiera eman diogu.
Aurreko urtetako esperientzia polita errepikatu eta, ahal dugun neurrian, urtez – urte hobetzen saiatzen gara.
2011ko hirugarren ediziotik aurrera Last Tour International ekoizleari esker irabazleak lortuko duen sariari dagokionez aurrera pausu ikaragarria ematea lortu genuen. Edizio horretatik orain arte (eta horrela jarraitzea espero dugu), Banden Lehiako talde irabazleak hurrengo urteko Bilbao BBKLive jaialdian joko du.
2011ko irabazleak Namek Planet elorriatar taldeak 2012ko Bilbao BBKLive jaialdian jo zuen. Laugarren ediziokoa, Herri Oihuak, iazko edizioan. Eta uda honetan Eskean Kristö talde arratiarrak ere bere musika eskaini du jaialdian.
Bestalde, irabazleek 2012tik aurrera disko bat ekoizten dute baita ere Baga-Biga diskoetxearekin: iaz Herri Oihuaren “EZ” lana aurkeztu genuen; eta aste honetan bertan Eskean Kristören “Azote kaldüz”.
Baina seigarren edizio honetan beste sari berezi bat egongo da ere: talde irabazleak diskoa ekoiztu (askoz kalitate onean), Bilbao BBKLive jaialdian kontzertua eskaini… eta Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdian joko du ere!
Beraz, sari aparta, ezta?
Zer egin behar da izena emateko? Banden Lehiako webgunean sartu eta lagunei botoa eskatu, besterik ez!