Gaur bertan hasiera eman diogu Banden Lehiako 5.edizioan izena emateko epeari.
Urriaren 7a eta azaroaren 1a artean euskal musikako talde amateurrak izena eman dezakete lehiaketan, baina onlineko lehenengo fase honetan puntu gehien lortzen dituzten bi bandak finalerako saikatuko dira zuzenean. Beraz…. zure musika taldearen izena eman eta hasi lagun eta jarraitzaileen botoak eskatzen!
Aurten zure ametsa betetzeko aukera daukazu. Musika talde baten ametsik preziatuena zein izan daiteke: kontzertu erraldoi baten jotzea eta disko bat ekoiztea, ezta? Ba hauexek dira hain zuzen ere Banden Lehiako sariak:
- 2014ko BBKLive jaialdian jotzeko aukera izango du, zuzeneko emanaldian. Kontzertu horretako data zehaztear dago eta jaialdiko antolatzaileekin batera zehaztuko da.
- Baga-Biga diskoetxearekin disko bat ekoiztea. Egitasmo honen datak, baldintzak eta abar diskoetxearekin batera ezarriko dira.
- Lehiaketako disko bilduma oroigarria: taldekide bakoitzak antolatzaileek ekoiztuko dugun lehiaketako bildumako CDaren 10 ale jasoko ditu.
Bost urte, bost urte euskal musikaz blai. Banden Lehiatik 220 banda baino gehiago pasatu dira urte hauetan zehar eta parte hartzaile guztientzat esperientzia zoragarria izaten da Banden Lehiako finalista izatea. Aurtengo finala Bilborocken izango da azaroaren 29an, Vendetta taldearen kontzertuarekin batera.
Musika, euskara eta teknologia; hau da Banden Lehia. Orain arte Herri Oihua, Namek Planet, Último día eta Hazotx taldeak suertatu dira irabazleak. Eta 2013an?
Publikoak, onlineko boto eta zuzeneko kontzertuan finaleko dei galduen bidez eta, noski, epaimahaikideen iritziak erabakiko dute zein bandak joko duen 2014ko BBKLive jaialdian eta disko bat kaleratu ere bai. Epaimahaian aurten Baga-Bigako Ritxi Aizpuru, Gatibu taldeko Haimar Arejita, Last Tour Internationaleko ordezkari bat eta Andres Portero musika arloko kazetaria egongo dira.
Nortzuk izango dira lau banda finalistak? Eta irabazlea? Hau erronka!