Urriaren erdialdean 2012ko edizioko Banden Lehia martxan jarri genuen. Aurten, euskal musika talde amateurrik onena saritzen duen lehiaketako laugarren edizioa ospatzen dugu.
Lehiaketa honetan musika, euskara eta teknologia biltzen dira ekimen polit bat aurrera ateratzeko eta gure herriko musika bandak sustatzeko.
Aurrekoetan bezala, lehiaketa bi fasetan garatzen da: lehenengoan, taldeek Banda Beat sare sozialean izena eman eta kantak igo behar dituzte eta Banden Lehiako webgunean txapelketarako kantak aurkeztu. Lagunen beharra behar dute taldeek, online botoak lortzeko. Bi banda boto hauen kopuruaren arabera sailkatzen dira automatikoki. Beste bi banda epaimahaiak aukeratutakoak.
Bigarren fasea zuzeneko emanaldia da. Han erabakitzen da zein izango den Banden Lehiako irabazlea. Zuzeneko kontzetuan bai lagunak eta bai epaimahaiko kideak daude eta botoak esleiatutako telefono zenbaki batera dei galduak eginez lortu beharko dituzte. Epaimahaikideek ere bozkatu egingo dute.
Aste honetan lehenengo fasea bukatutzat eman dugu eta baditugu Banden Lehia 2012ko lau talde finalistak:
|
HERRI OIHUA: 4.661 puntu. Botuen arabera sailkatutako lehenengo banda. Talde gazte-gaztea dugu hau, 17 urte da bost kideen media. Barakaldo, beraien herria, hankaz gora jarri dutela jakin izan dugu eta lan handia egin izan dute botuak lortzeko. Gainera, estilo berezia lantzen dute: oinarri metaleroa duen hip-hop-a. |
|
The CRAZY WHEELS: 4.534 puntu. Botuen arabera sailkatutako bigarren banda. Bilbon sortutako talde berri honetan bost kide hartzen dute parte. hauen musika-estiloa, 60 eta 70. hamarkadetako musika estatubatuarra (Country, Soul, Blues, Rock). |
|
MALDER: Epaimahaiak aukeratutako taldea. Zestoan oraintsu sortutako talde hau bost kidek osatzen dute. Sorpresa handiz hartu zuten atzo berria. 411 puntu lortu zituzten online bozketan. Maketa bakarrarekin beste lehiaketa batetan ere finalera heltzea lortu izan dute aurten, estilo pop eta rockeroarekin. |
ODOLAREN MINTZOA: Epaimahaiak aukeratutako bigarren taldea. Usurbilgo lau gazte hauek poz-pozik jarri ziren atzo enteratu zirenean. Nahiz eta 60 puntu izan webguneko bozketan, sailkatzea lortu dute, epaimahaikideek taldeak duen maila somatu dutelako. Hauen estiloa, rocka. |
Beraz, banda gazteak guztiak eta estilo nahiko ezberdinetakoak. Finala borrokatua izango da benetan eta giro ona ziurtatuta dago.
Antolatzaileek banda guztien parte hartzea eskertu nahi dugu eta lehiketan izan duzuen jarrera ona azpimarratu. Eskerrik asko benetan talde eta jarraitzaile guztioi; buru-belarri ibili zaretela zuen banden aldeko kanpaina garbia egiten ikusi dugu eta horrela jarraitzeko animatu nahi zaituztegu.
Finala zabal da eta doako ekitaldia izango da, The Uski´s taldearen kontzertuarekin ere. Gogoratu hitzordua : azaroaren 30ean Bilborock aretoan, 20:00etatik aurrera.
Gauerdian jakin izango dugu lau banda hauetatik zein izango den Banden Lehia 2012ko irabazlea. Taldeak 2013ko BBKLive jaialdian joko du eta disko bat ekoiztu.
Etor zaitezte lau talde hauek ikusten eta animatzen! Guztion laguntza behar dute!