Gurekin parte hartu nahi?

Banden Lehia 2012 hasi da!!

Aste honetan Banden Lehia 2012ko edizioari hasiera eman diogu. Musika-lehiaketa honen laugarren edizioa da aurtengoa. Dagoeneko lehiaketak ospea lortu izan du aurreko edizioetako lanari esker eta aurtengoan berrikuntza gehiagorekin datorkigu.

Musika arloko lehiaketa honek euskara eta teknologia berriak uztartzen ditu eta bere helburua euskal musika talde amateurrik onena saritzea da. Tokiko musika banda euskaldunak ezagutzera ematen ditu eta urtez – urte hauek sustatzeko ahalegina egiten du.

Laugarren edizio honek ikuspegi teknologikoa eta entzuleen parte hartzea sustatzen ditu aurrekoetan bezala. Webguneak itxura berria aurkezten du eta hemen burutuko da lehiaketaren lehenengo fasea.

Banden Lehia 2012ko kartela

Taldeek Banda Beat euskal musikako sare sozialaren bidez ematen dute izena lehiaketa honetan eta honek ere berrikuntza nabarmenak aurkezten ditu aurten: itxura estetiko berria eta erabiltzaile zein banden izen ematea. Gainera, bi profilek beraien musika zerrendak osatu eta partekatzeko aukera izango dute. Banda Beatetik, lehiaketarako kantak Banden Lehiako webgunean argitaratuko dituzte.

Honetan, musika taldeek beraien bandei buruzko informazioa eta kantak argitaratu eta jarraitzaileen botoa eskatuko dituzte. Bozketa internet bidez gauzatuko da eta parte hartze popularra eta epaimahai aditu talde baten iritzia batu egiten ditu. Hemendik azalduko dira Banden Lehiako finalera helduko diren lau taldeak.

Finala zuzeneko emanaldi batekin ospatuko da Azaroaren 30ean Bilborock aretoan eta bertan lau talde finalistek zuzeneko kontzertua eskainiko dute: benetako artistak bilakatuko dira gau horretan eta epaimahaia bertan egongo da bakoitzaren emanaldia jarraitzen.

Lehiaketaren ikuspegi teknologiko berritzaileak publikoaren bozketa bideratuko du: talde finalista bakoitzari telefono zenbaki bat esleituko zaio eta entzuleek botoak eman ahal izango dituzte telefono horietara dei galduak eginez. Epaimahaikideen botoak horiekin batu eta talde irabazlea aukeratuko da.

Urtero sariak hobetzen saiatzen dira antolatzaileak eta aurten inoiz baino desiragarriagoak izango dira: talde irabazleak 2013ko BBKLive jaialdian joko du eta disko bat ekoiztuko du. Eta lau talde finalistek, antolatzaileek ekoiztuko duten lehiaketako kantarik onenen disko bildumaren aleak jasoko dituzte.

Beraz, musika talde baten jotzen edo abesten baduzu, hemen daukazu onena dela erakusteko aukera!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu