Pasa den azaroak 30ean Banden Lehiako finala ospatu genuen Bilborocken. Gure webguneko berrian kontatu dizuegun bezala, Barakaldoko Herri Oihua taldea izan da irabazlea. Gazte hauek disko bat ekoiztuko dute eta BBKLiven jotzeko aukera izango dute datorren urtean.
Oso ondo pasatu genuen ostiraleko finalean. Photocall-a eta guzti izan genuen, Banden Lehiako webgunean ikus dezakezuenez.
Baina beste berri on bat emateko aukera izan genuen ostiralean ere: Banda Beateko mugikorretarako aplikazioa aurkeztu genuen finalean. Bai Android eta bai iPhone euskarrietarako prest dago jada. Doakoa da eta dagoeneko deskargatu eta erabiltzen has zaitezkete!
Banda Beat aplikazioaren bidez gure gogokoen euskal musika sakelean eroan dezakegu.
Webgunean sortutako musika zerrendak eta abestiak bertan sinkronizatu egingo zaizkigu eta zuzenean entzuteko aukera izango dugu.
Animatu eta deskargatu aplikazioa. Sakatu Andoid edo iPhoneko ikonoak dagokion gunera jotzeko:
Zer iruditzen zaizue aplikazioa?