Skype bideokonferentziarako aplikazioa euskaraz daukagu! Koniker enpresatik gurekin kontaktuan ipini dira berria zabaltzeko. Beraiek izan dira erreminta hau euskarara itzuli egin dutenak.
Skypek dagoeneko 10 urte bete ditu, denbora luze honetan bilakaera garrantzitsua izan duelarik. Egun, deiak eta bideoelkarrizketak egiteko doako tresna da eta sistema eragile eta plataforma ezberdinetan erabilgarri dago.
Euskarazko itzulpenari dagokionez, Skype 6.1 bertsiotik hasita, Skype 6.7 egungo bertsio berrienerainoko bertsio guztiak euskararatu dituzte Konikerren. Lana bukatuta, orain zabaltzea eta erabiltzen hastea da hurrengo erronka.
Fitxategi-paketea Sourceforgeko “Skype: Euskarazko itzulpena“ izeneko proiektuan zintzilikatuta dago eta horrela azken bertsioen iturria bakarra izango da.
Gure aldetik, zabaltzen lagunduko dugu eta dagoeneko baliabidea badago ere gure webgunean jasota, Euskara sarean josteneko atal nagusiko software azpiatalean. Orri honetako estekan sakatuta, iturriko fitxategietara ere bideratzen dugu.
Momentuz Windowserako bakarrik erabilgarri dira, baina Linuxeko bertsioa laster egongo da ere prest.
Zer egin behar da erabiltzen hasteko?
Erabiltzen hasiko zarete?