Euskara ingurune digitalean

Badator Korrika!

Korrika 18ko logoa

Badator Korrikaren 18. edizioa. Hemendik hilabete eskasera Euskal Herriko kale eta herrietan giza marea itzelak egongo dira lekukoaren atzetik eta euskararen alde.

Aurtengoa Korrikaren 18. edizioa da; martxoaren 14an Andoainen hasi eta 24an Baionan bukatuko da ibilbide luzea. Euskal Herri osoan zehar antolatzen den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da Korrika.

Gaur egun Euskal Herritik kanpo ere Korrika ospatzen da eta bai estatuko zenbait lekutan, bai nazioartean euskalzale askok parte hartzen dute ere. Edizio honetan euskarazko ikasleak izango dira omenduak.

Korrika 18ko logoa

Aurtengo leloa “Eman euskara elkarri” izango da.

Korrikako edizio ezberdinen Irudiei buruzko errepasoa egin dugu eta gure Pinteresteko profilean irudi bilduma osatu dugu.

Hemen guztiak ikusgai:

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu