Aholku teknologikoak

Badakizu nola blokeatu interesatzen ez zaizkizun deiak?

deiak

Askotan jasotzen ditugu publizitate eta spam deiak. Normala da hauekin gogaituta egotea, baina badago hauek galarazteko modu bat. Nola egiten da?

 

Zure mugikorreko sistema eragilea iOS bada, deiak blokeatzeko aukera daukazu, kontaktua gordeta izan edo ez izan. Horretarako nahikoa izango litzateke azken deietara joan, interesatzen zaiguna (interesatzen ez zaiguna, alegia) aukeratu eta “kontaktua blokeatu”ri sakatzea.

Baina zer gertatzen da blokeatutako kontaktuekin? Zer entzuten dute zurekin kontaktatu ezin dutenek? Ahots-postontzia jarriko da martxan eta hori izango da deia egiten ari denak entzungo duena, hau da, mugikorra itzalita balego bezala jasoko du seinalea.

Mezuak ere ekidin daitezke. Hala, interesatzen ez zaizkigun mezuak ez lirateke gure mugikorrean azalduko.

Androidek ez du blokeatzeko aukera hori ematen, baina badaude zenbait aplikazio aukera hori ematen dutenak.

Call Blocker Free Blacklist

Ez du apenas espaziorik okupatzen, beraz, arazorik gabe izan daiteke mugikorrean. Deiak bi zerrendatan banatzen dira: alde batetik zerrenda beltza, eta bestetik, zerrenda zuria.

  • Zerrenda beltza: Blokeatutako kontaktuak batzen dira hemen. Zenbakiren bat zerrenda honetan sartuz gero, ez dira honen deiak eta mezuak jasoko.
  • Zerrenda zuria: Kontaktu garrantzitsuen zerrenda da hau. Beltzean interesatzen ez zaizkigunak batzen diren bezala, honetan interesatzen zaizkigunak daude.

Aplikazioak automatikoki antzematen ditu spamak, erabiltzaileari lana erraztu eta azkartuz.

call blocker free - blacklist

Argazki iturria: wondershare.com

Mr Number

Primeran dabilen beste aplikazio bat da Mr Number. Deiak eta mezuak modu erraz batean blokeatzeko aukera ematen du. Call Control-Call Blockerren bezala, gainontzeko erabiltzaileei jakinarazi diezaiekezu spam kontaktuak zeintzuk diren. Deitzen ari denaren informazioa eskuratu dezake Mr Number erabiltzen duenak eta horrek egiten du interesgarri aplikazio hau.

mr number

Argazki iturria: mrnumber.com

Call Control-Call Blocker

Oso iritzi onak jaso ditu aplikazio honek. Aplikazio bat den aldetik, beste erabiltzaile batzuekin hartu-emanean egoteko aukera ematen du. Honi esker, batak besteari kontaktuen jakinarazpenak eman ahalko dizkio. Erabiltzaileek spam moduan gordeta daudenen kontaktuen deiak ez dira jasoko.

call-control-call-blocker

Argazki iturria: topapps.net

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu