Euskararen Etxea

Ikusi duzu Ba al zenekien… kanpaina? Bisitan etorri nahi duzu Euskararen Etxera?

Euskararen Etxera bisitak sustatzeko komunikazio kanpainaren pieza bat

Agian egun hauetan bai metro nasetan eta bai zenbait herrietako Bizkaibus geltokietako markesinetan Ba al zenekien… kanpainari dagozkion kartelak ikusi dituzue. Kanpaina hau Euskararen Etxera bisitak sustatzeko martxan jarri dugu, asteburuetan ere publiko orokorrari begira ere zentroa zabalduko bai dugu.

Euskararen Etxera bisitak zabaltzeko kanpaina

Abian dagoen kanpaina honek lau mezu ezberdin botatzen ditu eta horien helburua gure hizkuntzaren inguruko jakinmina eta interesa piztea da, sormen aldetik atseginak suertatzen diren irudi sinpleak erabiliz eta mezu zuzen batekin guztietan. Horrela, euskararen bitxikeri batzuk aipatzen dira publizitatean eta ikusleen arreta deitzea bilatzen dugu.

Bagara euskaldun askok euskarari buruzko horrelako datu kuriosoak ezagutzen ez ditugunok eta bisita ere interesgarria gerta dakiguke apur bat gehiago ikasteko. Eta euskaldunak ez direnei begira, gure hizkuntzarenganako arreta, errespetua, ezagutza handitzea eta sustatzea ere lortu nahi genuke.

Lau mezuak, bai euskaraz eta bai gazteleraz, metro eta Bizkaibusen geltokietan zehar sakabanatu dira eta horiekin Euskararen Etxera bisitan etor zaitezketela asteburuetan ere zabaldu nahi dugu: abendutik hasita eta hilean behin, larunbata goizean zabalik egongo da Euskararen Interpretazio Zentroa eta bisita gidatuak antolatzen ditugu, euskaraz eta gazteleraz.

Adin guztietarako prestatu ditugu bisitak eta doakoa da, beraz, plana ezin hobea goiza pasatzeko.

Etortzeko aukera guztiz zabala da eta egin behar den gauza bakarra inprimaki hau bete edo 94 402 80 81 telefonora deitzea da.

Dagoeneko badauzkagu hile honetarako erreserbak! Animatu zaitezte!

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu