Euskara ingurune digitalean

Ba ahal dakizu zein den euskarazko on-line eskaintza unibertsitatean?

UEUk unibertsitateko euskarazko on-line eskaintza egoera eta erronkak aztertzeko jardunaldia antolatu du, ekainaren  10erako,  Donostiako  Koldo Mitxelena Kulturunean.

Jardunaldiak euskarazko on-line eskaintza izango du abiapuntu eta helburu. Egungo gizarteak denbora eta espazio malgutasuna, pertsonalizazioa eta interakzioa bezalako hezkuntza-beharrei erantzun behar die.

Zein da unibertsitate mailako euskarazko on-line eskaintza?, Zein da instituzioek arlo honetan planteatzen duten apustua? edota Zein dira euskarak eta unibertsitateek arlo honetan dituzten erronkak? galderei erantzuten saiatuko dira.

Jardunaldiak arituen ikuspegi ezberdinak jasoko du eta on-line-ko hezkuntzan planteatzen diren erronka berrien inguruan interesa duen orori zuzenduta dago.

Hala ere, jardunaldiak ikuspegi ezberdinak jaso nahi ditu eta horretarako mahai-inguru formatoa eman zaio alderdi bakoitzaren jorraketari.

Urtza Garay (UPV/EHU), Alex Rayon (Deustuko Unibertsitatea), Jon Altuna (Mondragon Unibertsitatea), Marko Galarza (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)

Carles Sigalés (Unibersitat Ouberta de Catalunya), Iñaki Akegria (UEU), Juan Jose Álvarez (UNED), Andrés Iñigo (Euskaltzaindia) eta Mikel Irizar (Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria eta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza) izango dira parte hartzaileak.

Eta Iratxe Esnaolak, Deustuko Unibertsitateko irakasleak, Hezkuntza Doktorea eta Informatikan Ingeniaria denak, jardunaldiaren saio guztiak gidatuko ditu.

Informazio gehiago

Euskarazko ‘on line’ unibertsitate bat sortzea proposatuko du UEUk [Garikoitz Goikoetxea]

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu