Euskara ingurune digitalean Sare sozialak

B-Tuber ikastaroan izen ematea zabalik!

Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak ,elkarlanean, B-Tuber egitasmo barruan, YouTuberri buruzko hiru ikastaro eskeiniko dizkiete, Bilbon erroldatutako 13-16 urte bitarteko gazteei, ekainak 25 eta 28 bitartean, Euskararen Etxean.

 

YouTube plataforma ezagutarazteaz gain, bideoak euskaraz sortzera, editatzera, produzitzera, post-produzitzera animatzea da B-Tuberren helburu nagusia eta horretarako formakuntza saioak eskeiniko zaie ikasleei. Ikastaroen irakasle Ane Atxutegi YouTuberra izango da.

Ikastaro dibertigarriak eta praktikoak programatu dira; ikastaro bakoitzak bi egun iraunduko du, egunero 4 orduz; [lehenengoa: 25 eta 26 goizeko 09:30tik 13:30ra, bigarrena: 26 eta 27 arratsaldeko 15:30tik 19:30ra eta hirugarrena: 27 eta 28an goizez ere 09:30tik 13:30ra].

Egun bakoitzak konpetentzia ezberdinak izango ditu, ikastaroa bukatzean gazteek YouTuber izateko argibide nagusiak ezagutuko dituztelarik.

Ikastaroan ikasiko dutena…

-Lehen egunean:  

YouTube zer den ikasteko… ezaugarrien azalpen laburrak eta Youtuberren adibideak bisualizazioak kontutan izateko ikus-entzunezko materiala, argia, gidoia, grabaketa prozesua, planoak, musika, editatze prozesua eta igotze prozesua landuko dira.  YouTuber ona izateko…bideoen edukia, maiztasuna, hurbiltasuna, harrera esaldia, intro eta outro, hype sortzea eta sare sozialak.YouTuber generoak ezagutzeko...gamer, moda, monologistak, tutorialak, bidaiak, cover-ak, hater-ak, lifestyle ereduak ikusiko dituzte. YouTubeko kanala ezagutu… egitura, orri nagusia, bideoak, komunitatea, kanalak eta informazio gehigarria. YouTuben kanala sortuko dute, pertsonalizatuko dute, sare sozialetan murgilduko dituzte edukiak eta bideoarekin hasiko dira.  

-Bigarren egunean:

Bideoa grabatu, editatu eta kanalera igo ondoren talde aurkezpenak eta azken hausnarketak egingo dituzte. Guztion artean aukeratuko dugu kanal, instagram kontu eta bideo onena. Twin Melody-k bere esperientzia kontatuko dute (hasiera, kanalaren sorrera, arrakasta, Go!azen eta gomendioak).

Hona hemen ikastaroei buruzko informazio gehiago.

Izen emateko beharrezkoa da formulario hau betetzea eta bidaltzea ahalik eta azkarren!

Ekainaren 8an bukatzen da izen emateko epea! 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

2 iruzkin

Iruzkina idatzi nahi baduzu