Euskara ingurune digitalean

B-Tuber egitasmoan izena emateko epea martxoaren 18an zabalduko da

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Azkue fundazioarekin elkarlanean, B-Tuber proiektuaren hirugarren edizioa ondu du, Youtube plataforman euskararen presentzia handitzeko xedearekin. 2004-2007 urte bitartean jaiotako gazte bilbotarrek parte har dezakete ekimenean, eta izena emateko epea zabalik izango da martxoaren 18tik 31ra bitarte.

Proiektuak doako bi ikastaro biltzen ditu. Batetik, Oinarrizko Youtuber Lantegia, Youtube kanal bat eta bideoak sortzeko proposamena da. “Youtuben zure kanala sortu eta kudeatzen ikasteaz gain, bideoak sortu eta editatzen ere ikasiko duzu”. Bestetik, Youtuber Lantegi Aurreratua, “Youtube ezagutu eta bideoen edizioan moldatzen direnei” zuzenduta dago.

Oinarrizko lantegia bi goizetan egingo da, 9:30etik 13:30era, apirilaren 23-24an eta apirilaren 25-26an. Lantegi aurreratua egiteko, berriz, aukera bakarra izango da, apirilaren 25-26an, 9:30etik 13:30era. Ikastarook Euskararen Etxean egingo dira, Ane Atxutegik eta Ane Iturriartek zuzenduko dituzte.

Plazak mugatuak dira, eta izena eman ahala beteko dira. Inskribatzeko: www.bilbao.eus/euskara/btuber.

Informazio gehiago: infoazkuefundazioa.org edo 94 402 80 81 telefonoa.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu