Bilboko Udalak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean, B-Tuberegitasmoa abian jarriko du YouTube plataforman euskara gehiago erabiltzeko; izan ere, Youtube da gazteek euren aisian gehien erabiltzen duten kanaletako bat.
B-Tuber ekimenaren barruan ikastaro bat egingo da YouTuben bideoak sortzeko, editatzeko, produzitzeko eta post-produzitzeko eta kanalak sortzeko eta gestionatzeko ezaguera teknikoak eskuratzeko. Izena emateko epea astelehenean, hilak 27, hasiko da. Epe horren barruan interesa dutenek ikastaroaren data aukeratzeko formularioa bete beharko dute. Hauek dira datak: abenduaren 26an, 27an eta 28an; abenduaren 29an eta 30ean eta urtarrilaren 2an; edo urtarrilaren 3an, 4an eta 5ean.
Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak elkarlanean B-Tuberegitasmoa jarri dute abian Bilbon erroldatutako 14-17 urte bitarteko gazteei bideoak euskaraz sortzera eta editatzera eta bideo horiek Youtube bidez ezagutaraztera animatzeko asmoz. Horregatik, aste osoan zehar, Euskara eta Hezkuntza Sailak 10.000 informazio-orri baino gehiago banatuko ditu 14 eta 17 urte bitarteko gazteak bizi diren etxeetan, B-Tuberren alderdi ludikoa eta prestakuntzaren arloa azaltzeko eta, bide batez, proiektuan parte hartzera animatzeko.
YouTuben euskararen erabilera zabaltzeko asmoarekin sortu da B-Tuber; izan ere, Youtube da gazteek euren aisian ikus-entzunezko edukiak ikusteko, partekatzeko eta trukatzeko gehien erabiltzen duten kanaletako bat. Aldi berean, ekimenean parte hartzen dutenek aukera izango dute YouTuben bideoak sortzeko, editatzeko, produzitzeko eta post-produzitzeko eta kanalak sortzeko eta gestionatzeko ezaguera teknikoak eskuratzeko.
Bada, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean, Euskararen Etxean 12na orduko hiru ikastaro (ikastaro bakoitza hiru egunetan egingo da) eskainiko dira. Ikastaroak euskara hutsean emango dira eta irakasleak EHUko Informazio eta Komunikazio Zientzien fakultateko graduko ikasleak izango dira.
Ikastaroetan gai interesgarriak landuko dira benetako “youtuber” bihurtu nahi dutenentzat, esaterako: Youtuben kontu bat sortzeko urratsak; izena ematea youtubeko kanaletan, profila pertsonalizatzea, “videopad” programarekin grabaketak eta muntaiak egitea, musika jaistea eta post-produkziorako beste pertsona batzuen irudiak erabiltzea, bisualizazio gehiago izateko estrategiak…
B-Tuberren izena emateko epea astelehenean, hilak 27an hasi eta abenduaren17ra arte luzatuko da.
Hiru aste horietan, B-Tuber ekimenean parte hartu nahi dutenek ikastaroa noiz egin nahi duten adierazi beharko dute formulario batean.
Zehatz esateko, ikastaroak abenduko eta urtarrileko egun hauetan egingo dira, 10:00etatik 14:00etara bitartean, Euskararen Etxean:
- Abenduaren 26an, 27an eta 28an
- Abenduaren 29an eta 30ean eta urtarrilaren 2an
- Urtarrilaren 3an, 4an eta 5ean