Euskara ingurune digitalean

Azkue Fundazioak “hala, Birala!” lantegiak antolatu ditu Bilbon

Azkue Fundazioak hala, Birala! izeneko lantegiak ondu ditu Bilboko Udalarekin lankidetzan. Sare sozialak, edukien sorkuntza eta euskal erreferenteak landuko dira lantegietan. Bilbon erroldatutako eta 2010 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteei zuzendutako ekimena da.

Euskaraz jarduten diren influencer-en lana ezagutu, joerak aztertu eta edukiak sortzeko gakoak eskainiko zaizkie gaztetxoei. Sare sozialetan horren ohikoa duten jarduna euskaraz egiteko aukera aparta eskainiko zaie.

Teknika berrietan trebatzeaz gain, erreferenteak ezagutzeko eta hainbat plataformatako joerak (tik tok, youtube, twitch, instagram…) ezagutu eta landuko dituzte. Urtez urte, unean uneko sare sozial edota fenomenoak lantzeko espazioa izango da Hala birala!.

Helburuak:

  •  Gaztetxoek sare sozialetako euskarazko joerak eta erreferenteak ezagutzea.
  • Euskarazko ikus-entzunezko edukien sormena eta teknika lantzea.
  • Sare sozialetako euskarazko bideoen kopurua handitzea.
  • Sare sozialen erabileraren inguruan hausnartzea eta ikuspegi kritikoa lantzea.
  • Unean unean modan dauden eta gehien erabiltzen diren sare sozialen eduki eta tendentziak euskaraz ere lantzea.

Lantegiak:

  • Datak: Ekainak 27, 28, 29 eta 30.
  • Parte-hartzaile kopurua: 40 gazte ordu-tarte bakoitzean. 4 talde eratuko dira eta talde bakoitzean 10 gazte eta hezitzaile bat egongo dira.
  • Plaza lortzea: Izena eman ahala beteko dira plazak. Plazak beteta daudenean itxaron zerrenda irekiko da. Lantegian plazaren bat libre geratuko balitz, itxaron zerrendatik plazarik lortu ez duen lehenengo pertsonari deituko zaio.
  • Iraupena: 3 orduko iraupena izango du eta saio bakarrean izango da.
  • Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara edo 15:30etik 18:30era
  • Tokia: Euskararen Etxea (Agoitz plaza 1, Bilbo) (Metroz: San Ignazioko geltokia; Bilbobusez: 10, 13, 18 eta 71 lineak)
  •  Prezioa: Doan
  •  Izen emate epea: Ekainaren 1ean goizeko 09:00etan hasiko da izen emate aldia eta ekainaren 13an amaituko da gaueko 12:00etan.
  •  Izena emateko: www.bilbao.eus/euskara/halabiralahala-birala-irudia-fondo-barik

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu