Euskara ingurune digitalean

Azkue Fundazioak “Hala, Birala!” aisialdi programa antolatu du Bilbon

Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak, elkarlanean, hala, Birala! izeneko tailerrak antolatu dituzte Euskararen Etxean.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez:

  • Ekimen hau Aste Santurako aurreikusitako hezkuntza-aisialdiko eskaintzarekin batera egingo da. Apirilaren 11n, 12an, 13an eta 14an egingo da, 9:00etatik 13:30era, Euskararen Etxean.
  • 160 adingabek ondo pasatzeko aukera izango dute era bateko eta besteko sare sozialetan euskarazko edukiak sortzen, editatzen eta elkarbanatzen ikasten duten bitartean, erraz eta segurtasunez.
  • Hiru helburu ditu: gazteen artean euskararen erabilera sustatzea aisialdiko espazioetan; adingabeek sare sozialak erabiltzen ikastea, haien abantailei balioa emanez baina zenbait neurri hartzea garrantzitsua dela jabetuz; eta, azkenik, Aste Santuko eskola-oporretan familientzat kontziliazio-espazioak sustatzea. 
  • Programatutako 4 saioetako batean parte hartzeko, ezinbestekoa da Bilbon erroldatuta egotea eta 2011n edo 2012an jaioa izatea. Aldez aurretik izena eman behar da udal webgunean, martxoaren 20tik (astelehena) martxoaren 29ra (asteazkena).
  • 160 plaza horiek inskripzio-ordenaren arabera beteko dira.

 

hala-birala-irudia-fondo-barik

 

Hala Birala! izeneko euskarazko aisialdi-programaren beste edizio bat, 11 eta 12 urte dituzten adingabeentzat (2011n eta 2012an jaioak).

Programa honen bidez, Udalak hiru helburu ditu: gazteen artean euskararen erabilera sustatzea aisialdiko espazioetan; adingabeek sare sozialak erabiltzen ikastea, haien abantailei balioa emanez baina zenbait neurri hartzea garrantzitsua dela jabetuz. Eta, azkenik, familientzat kontziliazio-espazioak sustatzea Aste Santuko eskola-oporretan.

Hala Birala! Pazko Astean egingo da, apirilaren 11n, 12an, 13an eta 14an, 9:00etatik 13:30era, Euskararen Etxean. Egun bakoitzean, 40 gaztek – 10na pertsonako 4 taldetan banatuta- ondo pasatzeko aukera izango dute sare sozialetan euskarazko edukiak sortzen, editatzen eta elkarbanatzen ikasten duten bitartean, erraz eta segurtasunez.

Besteak beste, egungo joerei eta erreferenteei helduko zaie, eta bereziki nabarmenduko dira euskarazko edukiak elkarbanatzen dituztenak; halaber, edukiak sortzeko teknikak landuko dira, eta gogoeta kritikoa ere bai.

Izena emateko epea: martxoaren 20tik aurrera

Programatutako 4 saioetako batean parte hartzeko, ezinbestekoa da Bilbon erroldatuta egotea eta 2011n edo 2012an jaioa izatea. Aldez aurretik izena eman behar da, Udalaren web-orrian, martxoaren 20tik (astelehena) martxoaren 29ra (asteazkena).

160 plaza horiek inskripzio-ordenaren arabera beteko dira..

Izena emateko, sartu hemen.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu