Euskal egitasmoak

Azkue Fundazioak “Digitalizazioaren Hariak” egitasmoaren 2. edizioa aurkeztuko du Etxebarrin, irailaren 29an

 

  • Etxebarri BHI-ko 100 ikasle inguruk parte hartuko dute proiektuan, hain justu, DBH 3koek eta Batxiler 1 eta 2koek. Ekimena Etxebarriko Udalarekin lankidetzan garatu da. 
  • Egitasmoaren xedea ondokoa da: digitalizazioak gazteen arteko harremanetan nola eragiten duen hausnartzea eta gazteek gaitasun digital kritikoa garatzea. 
  • Gogoeta prozesu hori ikastetxean egingo dituzten jarduera praktikoen bidez egingo da, urrian eta azaroan. 
  • Horretarako Azkue Fundazioak hainbat baliabide eskainiko ditu, hala humanoak nola materialak. 
  • Prozesuan lortutako azken emaitzak ezagutaraziko dira eta sareko gordailu batean bilduko dira partekatzeko asmoz. 

NOIZ: Irailak 29

NON: Etxebarriko Kultur Etxea

ORDUA: 9:30ean 

(OHARRA: 9:30etik 9:45era aurkezpena egingo da eta hedabideentzako tartea izango da; gero ikasleentzako jardunaldiak hasiko dira)

Ekitaldian, hauexek hartuko dute hitza: Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendariak eta Iker Lopez Etxebarrik Udaleko Hirigintza, Euskara, Hezkuntza eta Familia zinegotzia.

Aurkezpenaren ostean Gipuzkoako Software Askeko kide Maider Likona eta Emaize Sexologia Zentroko Ane Ortiz adituek sarean gertatzen diren harremanei buruzko eta pribatutasunari buruzko hitzaldi dinamiko eta parte-hartzaileak emango dituzte bertaratuko diren hiru ikastetxeetako ikasleentzat: “Sare sozialetan gertatzen diren harremanak eta erlazio afektibo-sexualei buruz arituko gara”.

internet

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu