Euskara ingurune digitalean

Azkue Fundazioak babestutako “Ahots Planeta” podcasta formatu berriarekin dator

Azkue Fundazioak babestutako literatura feministari buruzko Ahots Planeta podcastaren hirugarren edizioa abiatu du Euskal Idazleen Elkarteak. Guztira lau saio berri izango dira, guztiak Leire Vargasek eta Idoia Carramiñanak gidatuak.

Denboraldi berri horretan, besteak beste, Aitziber Garmendiak, Danele Sarriugartek, Ines Osinagak eta Nerea Ibarzabalek parte hartuko dute.

“Ahots Planeta literatura betaurreko feministekin irakurtzen duen podcasta da. Leire Vargas eta Idoia Carramiñanak aurkeztua, hirugarren denboraldi hau formatu berriarekin dator. Ahots gonbidatuz josia izango dugu gure espaziontzia, gai ezberdinen inguruan hitz egiteko. Gaurkoan Aitziber Garmendia gerturatu da gure planetara, bakardadearen inguruan aritzeko”.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu